Putinek historia berrasi nahi

Putinek historia berrasi nahi –

Amatiñok bere blogean.

Auskalo, Fukuyamak esan bezala, historia amaitu ote den, baina, amaitu arren ere, Putinek historia berrasteari ekin dio. Donbass Ukrainan sartzeko aitzakia da. Eta Ukrainan sartzea, berriz, Ekialdeko Partzuergoari mehatxu egiteko aitzakia.

Biloba nagusia daukat azken bolada honetan zeharo txundituta, “aluzinauta”, bere hitz-jarioan esan ohi duenez. Neskatotan hazi eta hezi zen, mundu honetako gauzarik gogoangarrienak bera jaio aurretik gertatuak zirelakoan, eta azken bi urteotan, aldiz, nerabezaroaren atarian, hona non ezagutu dituen gurasoek eta aitona-amonek sekula bizi gabekoak: pandemia globala munduan barrena, sumendia goritan hiru hilabetez  eta Errusiaren inbasioa Ukrainan; hiruak bertatik bertara, zuzen-zuzeneko telebista-emanaldietan.

Nik 13 urte egin nituen 1958an eta 15 bete, berriz, 1960an. Ez dut gogoan urte bi haietan ezer hain nabarmenik eta gomutagarriagorik gertatu zenik. Egia ere bada, zer gerta ere, artean telebistarik ez zela.

Edozein modutan, segurutik arrazoi zuen Fukuyamak “Historiaren amaiera eta azken gizona” (1992) argitaratu eta historiaren amaiera formulatu zuenean,  “ideologien arteko gerra bortitz eta odoltsuen bukaera gisa”. Arrazoiz zein ez, datu battoa –eta ez urria– falta izan zitzaion, ordea, Fukuyamari.  Nonbait ez zuen inoiz uste izan Vladimir Putinek liburua irakurriko ez zuenik; edota, irakurriz gero, ez ikusi egingo zionik.

Hogeita hamar urte geroago, auskalo, Fukuyamak esan bezala, historia amaitu ote den, baina, amaitu arren ere, Putinek historia berrasteari ekin dio. Donbass da Ukrainan sartzeko aitzakia; eta Ukrainan sartzea, berriz, Ekialdeko Partzuergoari mehatxu egiteko aitzakia.

Ez dirudi, tamalez, nire bilobaren belaunaldiak honezkero ikusi dituenik ikusi beharreko guztiak. Historia ez da amaitu, berrasi baizik. Arrateko amak har ditzala altzoan.

Putinek historia berrasi nahi
Urdinez, Europar Batasuna. Berdez, Ekialdeko Partzuergoa: Armenia, Azerbaijan, Bielorrusia, Georgia, Moldavia eta Ukraina.
Putinek historia berrasi nahi

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

Zer duzu buruan “Putinek historia berrasi nahi”-ri buruz

  • josu naberan 2022-03-07 10:27

    Hi, ez dinat uste EKIALDEKO PARTZEGOAREN atzetik Putik BAKARRIK ari denik (ez niadan ziur herretan ari dela ere, hain zuzen).

    BAINA BADIRUDI ahaztu egin haizela OTAN/NATO gerra-zaleaz, zeina bai baituzu ziur PARTZUERGO GUZTIEN
    egarri
    eta, zehazki EKIALDEKO PARTZUERGO horren historia berrasteko prest, armez hagitereraino, eta are gehiago gure azmez hura hornitzen gabiltzalari, iñozoak gu (ala gu ere erasotzaile OTANen alde lerratuta.

    Ez ote ginen horretan geratu, bada, OTAN EZ! erabakitzean?

    OTAN ahaztu zai

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude