Puigdemonti bandera española muxukatzeko esan eta…

Puigdemonti bandera española muxukatzeko esan eta… –

Sekulako zabalkundea izaten ari den bideo hau metafora ezin aproposagoa dugu, Espainia aldean Kataluniako auziari sarritan ematen zaion trataera ulertzeko:

Espainiar lotsabakoa lotsagarri gelditu da, Kopenhagen zegoen Carles Puigdemont asaldatu, edo are umiliatu nahi izan duenean. Usteak erdia ustel, President-aren irudia indartzea baino ez du lortu.

Bare-bare eta urduritu gabe, Espainiarekin ez duela arazorik esan dio irrifarrez Puigdemontek zirikatzaileari, eta zorrotz erantzun dio zakar hitz egin dionean: “herritar saldoak eman du boza!”.

Ukaezina da Bruselan erbesteratu behar izan duen politikariak trollei izkin egiteko erakutsi duen gaitasuna. Judoko gerrika beltza zeukala bagenekien, baina “dantzarako” ere badu gerria, alafede!

Puigdemonti bandera española muxukatzeko esan eta...Puigdemonti bandera española muxukatzeko esan eta…

Zer duzu buruan “Puigdemonti bandera española muxukatzeko esan eta…”-ri buruz

  • inaki olaitzola 2018-01-23 19:19

    Urretxindorraren 1920an Eibarren botatako bertsoak datozkigu gogora Puigdemont Espainako banderari musu ematen ikusi dugunean.

    Viva España! didarka datoz
    ni ere “viva” dirautsat,
    gorrotorikan ez dagoelako
    nigandik Españarrentzat.

    Katolikoak jakin behar du
    zer dinon goiko juezak.
    Besteenari bakean utzi,
    zaidu berea bakoitzak.

    Viva España! dinok berriz be,
    izan bei españarrentzat,
    baina ba diot Gora Euskadi!
    guria da ta guretzat.