Espainiako polizia, Puigdemont atxilotzeko zorian

Espainiako polizia, Puigdemont atxilotzeko zorian –

Espainiako polizia “Puigdemont” atxilotzeko zorian izan dela diogu, berria guztiz egia ez den arren. Edo zuzenago esanda, egiazko Puigdemonti buruz ez gabiltzan arren.

Ondoko argazkietan ageri den gizona ez da Carles Puigdemont, Joaquin Reyes umoregile ezaguna baino, Kataluniako president-a antzezpenean sartuta, El Intermedio telebista saioko sketch baten grabaketan.

Ezer berezirik ez, ohikoa baita umoregileak politikariak imitatzen jardutea. Ezer berezirik ez, genioen, norbaitek umoregilea ikusi eta benetako Puigdemont zelakoan poliziari deitu eta sei Policia Nacional agertu diren arte (!?!?), zer eta gironarra atxilotu nahian. Hau da hau txingotekeria!

Beraz, akaso egokiagoa litzateke “espainiar polizia Joaquin Reyes atxilotzeko zorian izan da” idatzi izan bagenu Vertele atariak eman duen notiziarne lerroburuan.

“Espainiak ez du kale egiten, huts egin ahal badu huts egingo du” adierazi zigun aspaldi beste katalan batek; ez zuen ez arrazoirik falta.

Espainiako polizia, Puigdemont atxilotzeko zorian