Obama: publizitatearen asmazio bat?

Obama: publizitatearen asmazio bat?

Marketing operazio handi bat

Obama: publizitatearen asmazio bat?Ezin zaio hori ukatu bederen Obamari, ondo baino hobeto kontrolatu baititu hedabideak eta bitartekoak. Hauteskunde kanpainan sare sozialak eta erretorika erabiltzeko zituen gaitasuna erakutsi zituen. Obama, lehen presidente beltza baino, XXI. mendeko presidente bat bezala agertu zen: jendearengana heldu nahi, eta horretarako bitarteko guztiak erabiltzen dituen presidentea bezala.

Mezu “berria”?

Bitartekoetan bezala, mezuan ere asmatu du. George Lakoffek bere liburuetan salatzen zuenari (neokonserbadoreek diskurtsoa antolatu eta egituratzeko gaitasunari) buelta eman diola. Horrela, mezu nola asmo hala horiek helarazteko moduetan asmatu zuen. Proposamen egingarri eta ilusionantea egin zuen, AEBen irudi berri bat (George W. Bushen atzeratu eta bortitzarekin alderatuta) helarazi zuen… ezer egin ez zuenean.

Nobel sariduna

Bakearen Nobel Saria eskuratu zuen 2009an artean ezer egin gabe. Zenbaitek irakurketa interesgarria egin zuen sariaz, eta aurrerantzean Saria irabazteko merezimenduak egiteko moduko politika bat eskatuko zitzaiola esan zen. Besterik izan zen baina, saria jasotzera hurbildu, eta bakea lortzeko zenbait gerla ezinbestekoak direla defendatu zuenean (bide batez, Bushek ezagun egin zuen gerla justuaren auzia azaleratuz).

Nolakoa da Obama benetan?

Obamaren ilusio bat helarazi da publizitate kanpaina egoki eta antolatu baten bitartez. Ilusio hori nekez helduko da bere helburuetara orain. John Pilgerren iritzia interesgarria da auzi honetaz.

http://www.youtube.com/watch?v=pG7NpTmTa1o

.

Irudia | Obama publizitate asmazioa omen | Ezezaguna | LGPL

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Zer duzu buruan “Obama: publizitatearen asmazio bat?”-ri buruz

  • Ez dago zalantzarik Obama marketing operazio bat ere badela. Munduko markarik garrantzitsuenen artean dago eta Brand Momentum (http://www.prnewswire.co.uk/cgi/news/release?id=239841) estudioaren arabera iPhone eta Google-en gainetik zegoen 2008an. Baina edozein produktuk behar du kalitate minimo bat, marketinak ez baitu dena egiten.

    John Pilgerren kritikak onargarriak dira, baina ez dezagun ahaztu nork egiten dituen. Beste muturretik ere jaso ditu beste hainbeste. Osasunaren erreforma aurrera atera izana ez da gutxi, zerbait aipatzearren.

    Fikzioa besterik ez da, baina West Wing telesailak nahiko argi azaltzen digu nola funtzionatzen duen politikak EEBBetan. Guantanamo istea, Pentagonoko karguak aldatzea, etab. ez da egun batetik bestera egin daitekeen zerbait eta edozein aldaketak ondorioak ditu gero kudeaketan. Senatuak legeak atzera botatzea, etab.

    Antoni Gutiérrez-Rubíren bi sarrera interesgarri honen inguruan:
    1. La marca Obama (http://www.gutierrez-rubi.es/2009/11/04/la-marca-obama/)
    2. Claves de la comuniación política de Obama (http://www.gutierrez-rubi.es/?p=513)