Produktibitatearen paradoxa. Ordenagailuak eta internet

Produktibitatearen paradoxa. Ordenagailuak eta internet –

PRODUKTIBITATEAREN PARADOXA. ORDENAGAILUAK ETA INTERNET

  1. Produktibitatearen paradoxa. Ordenagailuak eta internet.Azken hamarkadetan aurrerapen teknologikoaren eta Mendebaldeko ekonomiaren produktibitatearen artean egon den bat ez etortzearen paradoxa ez da soilik interes makroekonomikoa duen gaia; funtsezkoa da Europan eta Estatu Batuetan garai neoliberalean gertatutakoa ulertzeko.
  2. Paradoxa horren analisian, ondo bereizitako bi fase sumatu ditzakegu aurrerapen teknologikoan: XX. mendeko azken bi hamarkadak eta XXI. mendeko lehen bi hamarkadak. Ulertu behar da lehen fasearen ezaugarria izan dela ordenagailuen erabilera jarduera ekonomiko osora hedatu dela, eta bigarrenarena, berriz, Interneten erabileraren hedapena[1].
  3. Bereizketa horri esker, gehiago argitu ahal dugu «produktibitatearen paradoxa» delakoarekin gertatutakoa. Zehazki, adostasun handia dagoelako XXI. mendean Interneten hedapenak izan duen eraginari dagokionez.
  4. Labur esanda, Internetek doakotasunaren edo prezioen minimizazioaren kulturan oinarritutako zerbitzuen eskaintza zabala izatea ekarri du. Aurrerapen itzela izan da baliagarritasunaren eta erabiltzaileen poztasunaren bidez balio «soziala» sortzeari dagokionez, baina ez da islatu «merkatu»-balioan, eta balio hori da, azken finean, BPGdan islatzen dena, eta, beraz, produktibitatearen bilakaeraren zenbatespenean islatzen dena. Hala, itxuraz, produktibitatearen paradoxa merkatuko produktibitatearen eta produktibitate sozialaren artean dagoen aldeak –behin baino gehiagotan aipatu dugu– azalduko luke.
  5. Hala ere, interpretazio hori nahiko onartuta badago ere, konpondu gabeko gai bat dago. Badirudi ezin duela azaldu XX. mendeko azken bi hamarkadetan gertatutakoa. Desadostasun handiak daude ordenagailuen hedapena ekarri zuten bi hamarkada horietan gertatutakoaren inguruan. Enpresen arloko adituek maiz ondorioztatzen dute garai horretan ez zela benetan izan produktibitatearen paradoxarik[2].
  6. Hipotesi hori onartuko bagenu, egoera argia izango litzateke: XX. mendearen amaieran izandako ordenagailuen hedapenak ez zuen desadostasunik sortu aurrerapen teknologikoaren eta produktibitatearen artean, baina desadostasun horiek agerikoak dira eta ondo azalduta daude XXI. mendean Interneten hedapenak izandako inpaktuari dagokionez.
  7. Hala ere, interpretazio hori ez dator bat laneko produktibitateari buruzko datu makroekonomikoekin, argi erakusten baitute produktibitatearen aurrerapenak nabarmen behera egin zuela XX. mendeko 70eko hamarkadatik aurrera, eta ez mendez aldatu eta gero.
  8. Horrek esan nahi du Internet ezin dela izan IKTen «produktibitatearen paradoxaren» atzean ezkutatuko faktore bakarra. Eztabaida zabalik dago, beraz.

EKAI Center-en testu hau “EUROPAKO GARAPEN EREDUAREN ETORKIZUNA” delako egitasmoaren barne kokatzen da. Mila esker zure arretagatik. Jarraitu gurekin.

[1] WATANABE, Ch.; TOU, Y.; NEITTAANMÄKI, P. (2021) Transforming the socio economy with digital innovation. ELSEVIER. San Diego.

[2] TRIPLETT, J., 1999. The solow productivity paradox: what do computers do to productivity? Canadian Journal of Economics 32 (2), 309-334

PDF:  https://drive.google.com/file/S5WAK/view

Produktibitatearen paradoxa. Ordenagailuak eta internet.

2010ean abian jarri zenetik, EKAI Taldea berehala azaldu da erreferentziazko aholkulari gisa tokiko eta eskualdeko erakundeetan eta hedabideetan. Aholkularitza bat baino gehiago gara. Halaber, garapen ekonomiko eta sozialarekin konprometitutako think tank bat gara, ekonomia erreala eta gizarte eraginkor, aktibo eta parte-hartzaileagoak bultzatzearekin konprometitua. Aholkularitza estrategikoa da gurea, erakunde publiko eta pribatuei bideratuta, eta arlo sozioekonomikoei buruzko informazioa, prestakuntza eta komunikazioa ere lantzen ditugu. EKAI Taldearekin lan egitea benetako aurrerapausoa da kudeaketa publikoaren eta pribatuaren hobekuntzan, gure herritarren etorkizunarekin konprometitutako ikuspegi batetik. Gurekin kontaktuan jartzeko: +34 943250104 edo ast@astinnovation.info / www.youtube.com/@ekaigroup2109

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude