Preussen contra Reich

Preussen contra Reich –

Emeki urkatu nahi gaituzten lau alderdi espainiarrek badute, historiari begira, non ikasi. Areago, segidan aipatuko den jazoeraz sobera dakitela frogatzeko adina aztarna eriden genitzake. III. Reicha ernarazi zuen <Preussen contra Reich> 1932ko kasuan Carl Schmitt letradunak ukan papertxoaren eta Schmitt berarekiko Podemosen burmuinean sentitzen duten zirrara anbiguoren lotura dut nik gogokoen.

Weimarko Errepublika (1918-1933) barrenean Prusiar Estatu Askea zen handiena. Alemaniako Alderdi Sozialdemokratak agindu zuen, Zentru Katolikoarekin eta Alemaniar Demokratekin koalizioan, 1832-33 urteen bueltan Naziek lurreratu zuten arte. Estatu Kolpe honen giltzetako bat duzu <Preussen contra Reich> kausa.

1932ko uztailaren 20ean Reicheko kantziler Franz von Papenek Prusia interbenituko zuen, bere burua Landeko erakundeen eta poliziaren Reichskommisar berri izendatuz, “ordena eta segurtasun publikoa berrezartzeko”. Biztanleria alemaniar osoaren 3/5 zen Prusia eta, azken urteetan euren erakundeak “ezkerrekoengatik” gidatuak egonagatik, oztopo itzela ultra-eskuindarren goranahientzat. Etsi-etsian, jakinik Guerra Egoerak edozein mobilizazio sozial gogor zigortuko zuela, Estatu Auzitegian interbentzioari helegitea aurkeztea erabaki zuten prusiarrek.

Aulkian, batetik, Gerhard Anschütz, Hermann Heller eta Hans Nawiasky auzi-jartzaileak, Prusiar subiranotasunaren  defendatzaileak. Bestetik, Reicharen ordezkaritza lanetan, Carl Schmitt, Carl Bilfinger and Erwin Jacobi. Azken epaia, interbentzio dekretua erabat uztargarria zela konstituzioarekin. De facto, Weimarko Errepublika Federalaren akabera, Estatu Naziaren sorrera.

III. Reicharen lehen urratsak bermatu zituen Estatu Auzitegiko aulkian egoteaz gain, Podemoseko buruzagien gau-mahaietan topa genezake ere Carl Schmitt, agi denez. Inperioak Prusiari aplikatu zion “155”-aren defendatzaile irmoa, Estatu  Totalaren guraso-letratuetariko bat. Federazioen izaera liberal eta pluralaren urkatzaile, Führerraren hitz askeak adierazten zituen demokrazia zuzenaren eta populu borondate erraldoien miresle. Izan ere, “155” guztien zirrikituetatik, bai aplikatzen dutenen eta baita isiltasun konplizez indartzen dutenen ezkutuko gogo laiotzean ere, Estatu Total schmittiarrak ageri du hatzaparra.

Preussen contra Reich

Entzungo diezu esaten “Governak jakin beharko lukeela honez gero zein terrenotan dabilen eta nork dituen bertan irabaztekoak…”. Gutxi balitz, Schmittengaitik “faszinazioa” sentitzen dutela aitortuko dizute, edonori sortuko liokeen kuriositate intelektualaz haratago. Eta, bai, zeharo interesgarria eta potentea da Schmitt hau, aitortuko dugu guk geuk ere. Baina, pertsonalki, ezin faxinaziorik elkarbanatu ahal, helburuetan zipitzik bat ez natorren norbaitekin. Seinale xedetxo komunen batek errazten diela Schmittekiko intimotasuna?

Ez dira lurrotan ikusi ditugun metropoliko pajero mental farfail aurrenak, ezta azkenak izango ere. Aho bete lagun/etsai dialektika schmittiar datorzkizu, tutik ere ulertzen ez duten kontuetan laguntzera, hatzaparra sartzera, etsai dutenaren sutea elikatu duen belar txarra garela pentsatzen dizuten bitartean, euskaldunok, belar txar, ezkutuko euren gogo laiotzenean. Prest dizkizute mailua eta higitaia, golkoan harro erakutsiko ere, baina ez izan zalantzarik, zure hizkuntz, bizimolde eta abarrak zanpatu nahiz odolusteko dira.

Preussen contra Reich
155, Carl Schmitt, podemos

Josu bar-Joseph, gaztaroan maite zindudan. Maitakeri hark noradino nau iroan... Gaur, Judu-seme, gutartera itzul bazinde, Gurutzifika zindezaket nik ostera.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude