Presoen argazkiak erakustea ez al zegoen debekatuta?

MTA0OA==

Presoan argazkiak erakustea sekulako iraina dela adierazi dute behin eta berriz PP eta PSOEk. Hori dela eta presoen eskubideen aldeko edozein ekimen galarazi eta argazkiak kentzeari ekin diote udatik hona herri eta auzo askotan. Baina badirudi preso guztiak ez direla berdinak. Izan ere azken egunotan kexa ugari egon dira Kopenhagen Juantxo Lopez de Uralde Greenpeaceko kidea atxilotu zutela eta. Orain preso dago, preso politiko, Danimarkan. Eta 50.000 sinadura aurkeztu dituzte gaurkoan bere askatasuna adierazteko. Greenpeacek berak, copyrightarekin, honako argazkia barreiatu du: http://www.greenpeace.org/espana/photosvideos/photos/091229_02.

Lopez de Uralderen alde hainbat “intelektual”ek egin dute. Euren artean badira argi eta garbi PSOEren esparruan kokatzen direnak. Eurentzat, dirudienez, bi motako presoen argazkiak existitzen dira.

Irudia | Presoen argazkiak | Orangeboy (http://www.flickr.com/photos/orangeboy/) | Creative Commons By SA
argazkiak, ekologistak, errepresioa, Greenpeace, presoak

Geologian lizentziatua eta Primatologian masterra. Han-hemenka interneten...

7 pentsamendu “Presoen argazkiak erakustea ez al zegoen debekatuta?”-ri buruz

  • […] ¿Pero mostrar fotos de presos no estaba prohibido? [eu] zuzeu.com/2009/12/29/presoen-argazkiak-erakustea-ez-al-zegoe…  por zabal hace pocos segundos […]

  • Noiztik dira preso politikoak jendea inongo gupidarik gabe akabatzen dituztenak?

    Bemga, preso politikoen kontu horrekin nor engainatu nahi duzu? Herriak hamaika aldiz esan dizue zer egin behar duzuen. Orduan hitz egingo dugu,

    Bitartean, hilerrian daudenak baino hobeto daudelakoan nago.

  • Zerbitzariari 2009-12-29 17:18

    Eta zein akatu dituzte Otegik, Rafa Diezek, Egunkarikoek, 18-98, Segikoak, Amnistia Mugimendukoek, Udalbiltzakoek, Batasuneko mahai nazionalakek…???

  • Galder Gonzalez 2009-12-29 23:50

    Zerbitzari: non aipatu dut nik preso politikoak preso politiko direla artikuluan? Ea ikasten dugun irakurtzen, itsutu gabe.

  • Noski preso guztiak ez diela berdinak. Galarazita dagona ETAkide eta Ezker Abertzaletarren argazkiak homenaldi edo erreibindikazio gisa erakustea da. Esangoiak etzeokela zerikusirik Segi, Ezker Abertzalea ta ETAren artean, eta nik potrok! erantzungoiat. Greenpeacek iten dona zuek iten duzuenan maila beren jartzek lotsaik eztaukezuela eakusten dit. Zerbitzariarekin guztiz ados neok, herriak askotan esan dizue ze in, eta zuek nahi dezuena itezue. Beraz, ez esan haren izenean ai zeatela. Ta barkau inor ofenditu baet. Geroarte.

  • Galder, arrazoia duzu. Ez duzu zuzenean preso politikoak direla aipatzen, baina ETAkoak eta Juantxo Lopez de Uralde parekatzerakoan, nahikoa esaten duzu.

    1977az geroztik, Greenpeace egiten duen borroka ETAk egin izan balu… ez ginateke hauetan egongo. Ez horixe.

  • Galder Gonzalez 2009-12-31 21:19

    Ez, Zerbitzari, arrazoi duzu. Greenpeacen borrokari esker itxi zen Garoña.

    Eta zer gertatzen da, 1977a baino lehen justifikatuta zegoela biolentzia erabiltzea? Orduan preso politiko al ziren?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude