Popeye marinela (hezur eta haragizkoa)

Popeye marinela

Popeye marinelaBerdin dio zenbait urte dauzkagun, 13 edo 80. Badakigu nor den Popeye Marinela, eta egunkarietako tiretan ikusi ez badugu, komikietan izango zen, eta bestela zineman, edo telebistan, edo marrazki bizidunetan etxeko telebistan, edota animazio digitalean ordenagailuan. Internazionala da. Euskal gazteriak berari esker kontsumitzen ditu ziazerbak tonaka; ez dago umerik herri honetan sekula entzun ez duenik “jan barazkiak Popeye bezain indartsu egoteko”. Popeye hala ere kabroi galanta izango zen, berak dena jan eta Olivia gajoa hezurretan. Gizon indartsuak eta emakume argalak, pentsa, atzo goizeko kontua.

1929ko urtarrilaren 17an jaio zen, The New York Evening Journal egunkarian. Elzie Crisler Segar izan zen sortzailea, baina piztu berri zaidan zalantza da ea oso artista inspiratua izan ote zen, edota Alfred Hylandekin gurutzatu zen egunen batean. Hyland kontorsionista faziala zen, eta horrelako aurpegi zelebreak jartzeko gai. Ikusten duzuen bezala, pipa besterik ez zaio falta.

Popeye marinela

Popeye marinela