Polizia errusiar baten salaketa

0-3http://www.youtube.com/watch?v=38Ma_kSJWS4

Bideoa errusieraz da eta ingelesez azpidatzita dago. Alexei Dimovski maioreak, drogen aurkako atalekoak bertan dioenez, euren agintariek behartu egiten dituzte krimenak asmatu eta errugabeak atxilotzera. Dena hilean hainbesteko batera iristeko, izan ere soldataren 14.000 rubloekin (325 €), ezin baitute inora iritsi.

Dimovski ez da egindako horretan soilik geratuko: urtebete darama agintariei eta bileretan bideoak  grabatzen. Prest dago Putinengana iristeko ere. Prentsarekin eta edonorekin hitz egiten du lortu nahi duenaz: “Agintzen dutenen portaera aldatzea da garrantzizkoena”.

Maioreak dio bideoa ezagutzera eman zuenetik segika dauzkala eta telefonoan entzuketak egiten dizkiotela. Hala ere beste polizia batzuk ere hasiak dira anonimoki irratietara deitu eta arrazoia duela esaten. Arreta izugarria piztu du salaketak jendearen artean.

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.