Planeta bati euskarazko “Herensuge” izena jarri nahi? (Ba, botoa eman)

Planeta bati euskarazko “Herensuge” izena jarri nahi? (Ba, botoa eman)

Draco konstelazioan topatu duten planeta berri bati izena jartzekotan da IAU (International Astronomical Union) nazioarteko erakundea eta proposatutako izenen artean euskarazko Herensuge ageri da. Azaroa bitarte herritarrek emandako botoen bidez erabakiko da “Edasich iota Draconis b” izeneko izarraren inguruan aurkitu duten planetaren izena.

International Astronomical Union da planeta berriei izena jartzeko lanetan ari ohi den erakunde nagusia eta bere eskutik planeta baten jatorrizko izen bilakatu ahal da euskarazko Herensuge hitza. Draco konstelazioan, “Edasich iota Draconis b” izarraren inguruan aurkitu duten planeta berri baten izena jartzekotan dira ‘NameExoWorlds’ programaren bidez eta hamar aukeretako bat da Herensuge.

Botoa emateko HEMEN KLIK egin behar da. Azaroaren hasieran jakinaraziko dute hamar izenetatik zein den azkenean aukeratua.

Bandorik gabeko gerrak ditut maite

6 pentsamendu “Planeta bati euskarazko “Herensuge” izena jarri nahi? (Ba, botoa eman)”-ri buruz

  • Jakin daiteke zer inutil klasek idatzi duen proposizioa? Nork ostia utzi gaitu euskaldunok inkultutzat berriz ere? Honela “Herensuge” aukera ez da lehenengo izango inola ere ez:

    “It was the vasque mitology dragon, that use to fly around small towns throuwing fire. “

  • Serio, ezagutzen baduzue hau idatzi duena esaiozue lehenbailehen zuzentzeko:

    “It was a Basque mythology dragon that used to fly around small towns”

    6 akats lerro batean… eta suarena soberan dago. Dragoi bat da.

  • Are gehiago:

    “It is a dragon from the Basque mythology”

    • Euskaldun bat 2015-09-11 16:52

      Kontua ez da esaldi hori zuzena den ala ez, kontua esaldi polit bat idaztea da. Eta azkenean izena amerikarrek aukeratuko dutenez ba horrelako esaldi polit batekin hobeto. Nik uste dut ondo dagoela, orain denok botoa ematera eta izena onartzen badute teleskopioarekin Herensuge non dagoen begiratzera 😉

  • Bide batez, hobe da horrela: “It is a dragon from t?h?e? Basque mythology”, artikulu hori ez baita behar.

    Nik oraintxe botoa eman dut (Herensugeren aldekoa, of course!).

  • Gaizki agertu da… “It is a dragon from the Basque mythology” idatzi nahi nuen.