Pistola, bularrekotik zintzilik

Hemendik aurrera, AEBetako emakumeak seguruago eta beti bezain sexy sentituko dira. Hori da behintzat pistola kontzeptu berri hau saltzen duen enpresak dioena. Pistola hau bularrekora lotzen da zinta elastiko batekin eta ez da inola ere arropa azpitik nabaritzen. “Erosoa  da, arina  eta kanpotik ez du inork ere nabaritzen”. Ez da segundo eta erdi baino gehiago behar tiro egiteko. Beldurgarria.

Pistola saltzen duen webgunearen arabera, “emakume askok pistola poltsan daramate eta horrek ahulago egiten ditu, poltsa erasotzailearen helburua izan ohi delako eta, gainera, arma eskuratzerako beranduegi izan daiteke”.

Estatubatuarrek internet bidez eBay webgunean eros dezakete pistola 40 dolarren trukean (bidaltze-gastuak kontuan izan gabe).

Pistola batek seguruago sentiarazten al gaitu benetan?

AEBetan izan ohi diren arma istripu guztiak kontuan izanda, asmakizun honek ez du istripu tasa hori handiagotu baino gehiago egingo. Ez da gauza bera pistola poltsan edo besoan eramatea, ala bihotzaren alboan.

Su armak gainean eramatea beldurgarria bada, orain are gehiago. Baina estatubatuarrek dioten bezala: “God bless de USA”.