Pat Garret eta Billy

Pat Garret eta Billy the Kid. Azkena ezagunagoa da lehena baino. 

1973ko Sam Peckinpah estatubatuar zinema zuzendariaren western filma bat izateaz gain, egiazko historia ere bada. Pelikula honen berezitasunetako bat Bob Dylan da, filmari soinu banda jarri eta gainera antzezten atera zelako.  Knockin’ on Heaven’s Door kanta entzun daiteke filman.

Pat Garret eta BillyDenek William Bonney (Billy Haurra) pistolaria ezagutzen dute. Epaiketa ondoren urkamendian hiltzera zigortua izan ondoren, zigorraren zain Lincoln herriko kartzelan espetxeratua dago. Baina ustekabean bere eskuetara colt 44 pistola bat iritsiko da, harekin bere zaindariak hil eta Mexikora ihes egingo du. Halere, beste garai batean bere adiskide izan zen Pat Garrett sheriffa hura atzemateko asmoz atzetik etengabe jarraika izango du; pelikularen amaiera izorratu behar dizuet bestela idatziak ez baitauka zentzu handirik.

Hara zer topatu dudan sarean. Patt Garretten emaztea da (egiazkoa, ez filmekoa, bistan dena), Apolinaria Gutierrez (1862-1936). Bere eskuetan heltzen duen armarekin hil zuen Garrettek Billy Haurra.

Billy Haurra mundu guztiak ezagutzen du, bai western urrunean bai Zarautzen. Ezberdintasun bakarra da Atlantikoaren beste aldeko Billy epaitu zutela soilik. Kontua da orain ere justizia itsasoaren beste aldetik datorrela, Billy Argentinatik epaitzen ari baitira. Baina hemengo Billy ez dabil justiziatik ihesi, estatuak eta “justiziak” babesten dute, “trantsizioa” bezala izenpetutako erreforma batek eta sasi-amnistiak. Justizia transatlantikoaren beharrean dagoen lurralde purtzila, Espainia. Argentinatik iritsiko al da justizia apur bat, berandu bada ere? Ezin Madrildik ezer espero.

Pat Garret eta Billy

Zer duzu buruan “Pat Garret eta Billy”-ri buruz

  • Pakito, a ze kakanahastea! Transizioa, sasi-amnistia, Billy haurtxoa… Beldur naiz edozer gaiaren aurrean Joselin de Ubrikeren antzean ez zeran hasiko, “e como un toro”. Ez egon hain obsesionatua. Bai, tamalez egoera txarra da baina ez didazu esango horrek tortilla patata pintxo bat jatea eragozten dizunik. Hara, joan tabernara, baxo erdi bat, tortilla pintxoa… Gauzak bestela ikusiko dituzu gero.