Pandemiaren jatorria, erabaki nagusien kronika

Pandemiaren jatorria, erabaki nagusien kronika –

Gure Memoria hain ahula denez, komeni zaigu gauzez gogoratzea noizean behin. Duela bi urteko udaldi hartaz, adibidez. Non geunden, zein egoeratan, 2020ko udaberri hartan “kukuak hain makur jo” zigunean. Kronika gisara adieraztea balitz, honela adieraz daiteke lerro nagusietan, bakoitzaren esku utziz gogoetak:

Pandemiaren jatorria, erabaki nagusien kronika
Arg. World Economic Forum

1.- 2.019ko hondarrean, arazo bat sortu zen mundu mailan: gaixotasun orokor bat, seguru, zeini “Covid-19” deitu zioten, arnasbideetako koroa-birus mota bat zelakoan.

2.- Une horretan, “Davos” izena duen Suitzako herri txiki horretan, “Davosko Gailurra” zegoen bilduta. Parte-hartzaileak: Mundu Bankua, Blak-Rock AEBetako Funtsa multinazionala, Vanguard eta gainontzeko Digitalak (Microsoft, Bill Gates&Melinda Foundation, Rockefeller Foundation…) eta azken hauek finantzaturiko OMS (Mundu Osasun Erakundea). Komeni da protagonista horiek guztiak kontutan hartzea, orain ikusiko dugunez.

3.- Kontua da Davosko Gailurrean bildu ziren guztiek bazekitela “pandemia bat” gertatzear zela munduan. Izan ere, iragarria baitzuten aldez aurretik “pandemia bat sortuko zela”, eta ez soilik iragarria, baizik eta simulakro zenbait gauzatuta , New Yorkeko hirian bertan, adibidez.

Horregatik, gai horri buruz agertu zen liburu baten goiburua “Plandemia” zeritzan, Plan baten barruan zegoela adierazi nahian-edo. Eta izen xelebre horrekin gelditu ginen: “Plandemia”

4.- Wühango iruzurra

Lehen irregultasuna zera izan zen: gaixotasun horren jatorriaz mundu osoari ziria sartu nahi izan ziotela apropos, hainbat gezur eta manipulazioren bidez.

Konspiranoikoarentzat ere sinesgaitza, baina halaxe izan zen. Garai hartako analista batzuen arabera, “birus” hori “ez zen izan naturala”, baizik eta mikrobiologia-laborategi batetan sortua.

Non eta, “informazio iturri guztien arabera” Wühan hiriko Laborategian: Txinan, hain zuzen.

5.- Egia? Ala esan bezala, munduari ziria sartu gura zioten? Sinesgarria ala sinesteziña? Izan ere, Mikrobiologia-Laborategi handiena Marylandeko estatubatuarra zen, hango militarrek erabitzen zutena guerra-zioetarako, oraintsu Ukrainan agertu direnen antzekoa, hauek ere EEBBen menpeko (Jon Biden jr.-ek subentzionatuak)

Baliteke oraindik urteak igarotzea egia osoa argitu arte, baina “Wühango ikuskizun” hura ez zen egia nonbait. OMS Erakunde ezagunak “Aditu-talde bat” bidalia du Wühanera (ezen ez Marylandera), “pandemiaren jatorria ikertzera”; baina horretaz ez dakigu ezer oraindik. Ezta ezer iruzkindu ere, munduko Hedabide Salduenen eskutik.

Kontua da Wühan hiri txinatarra geratu dela jatorrizko bekatuarekin.

6.- Wühango ikuskizunaz kea bezala izan da: nabarmenkeria Itzela, baina ezer zehatzik ez. Hasiera hartan gezurra izan zan nagusi, esan bezala. “Hedabide guztiek” zabaldu zuten bertsio ofiziala eta bakarra: koroabirusaren kutsadura Wühango Merkatu zentraletik etorri zela, ziur, (beti Wühan) Han animalia biziak saltzen omen zituzten haragi gisa, zehazki xaguzarrak, pangolinoak, zenbait itsaski (guretzat exotiko)… eta animalia horietatik, omen, gizakion kutsadura. Hots, “zoonosia” kasua: animalien haragi bidez gizakiongan sortutako birus bat. Hori guztia buruz ikasi genuen, eta saguzarrekin ametsetan ere, berauen kobak eta eskutalekuak… Baina “zoonosiaren zergatiaz” hitz erdi ere ez.

Egia esan, gure hedabideetan ezein zergatiari buruzko arretarik ez; den-dena ondorioei buruz, eta ondorioen ondorioei buruzko matraka etengabea, hiidakoen zenbaki izugarriak, eguneroko kopuru dantza etengabeak. Ez al zen bidezko zergatiez ere hitz egitea? Ala ez al zen komeni akaso? Hori bai, “gaiari” buruzko zentsura hertsi batez baliatuta. Panikoa eragitea bailitzan xede nagusia.

7.- Hortaz, “Zoonosiaren” nobelari buruz, ez da argitu ezer. Eta egiazko zergatiez ere ez, noski. Zergatik “zoonosia”? Ez galdetu, umeok.

Eta Laboretegien auzia? Zeren han bertan Merkatuaren ondoan dagoen Laborategi mikrobiologikoaz ere ahaztu ezer jakiteaz. Maryland eta Wühango ustezko trafikoaz, harremanetan parte hartu zuen Wühango kolaboratzaile txinatarra “hil” egin zen handik laster, Covidaz antzá. Lekuko zuzenik ez da gelditzen, beraz (Mayrelandekoekin ez kontatu)

8.- Baina historia “rokanbolezko” honetan larriena 2020ko udaldi hartan gertatu zen, aipatu bezala. “Davosko Eliteak” (horrela deituko diogu mundua benetan gobernatzen duen Eliteari) zera erabaki zuen, Etika oro hankapetik pasatuz: “pandemia” horretaz baliatzea, hots, giza gaixotasun batetaz baliatzea, beraien interesen arabera mundua maneiatzeko. Horixe gertatu zen “kukuak makur jo zigun” udabarri hartaz geroztik.

Orduan, mundu hüntako agintariek “pandemia alarma mundu mailakoa” aldarrikatzea ebatzi zuten goizetik gauera. “Pandemia-alarma” bat legalki deklaratu ahal izateko, horren aldarrikatzaileek legea aldatu zuten aurretiaz. Detailetxoa.

9.- Dagoeneko, hastapen hartako iragarpen eta simulazioez gain, Covid.19aren kontrako txertoak ere prest zituzten ia, azken protokoloen faltan soilik. Dena zegoen lotuta,, itxura batean. Eta, beraz, “alarma egoera” deklaratu zuten.

Baina orduan, aurretiaz kontenplatu gabeko zerbait gertatu zen: “Sputnik” txerto errusiarra merkataratu zutela!

Ezusteko zertzelada horrek, berez osasun auzia soilik behar zukeen Gaia, arazo politiko, ekonomiko eata geoestrategiko bihurtu zuen. Horren guztiaren aurrean, “Osasuna” enegarren mailan geratzen zan, noski. Osasunak bost axola orduan.

10.- ELITEA eta OMS. Ezusteko emergentzia hartaz jabeturik, Mendebaldeko Eliteak beste erabaki garrantzitsu bat hartu zuen, nola eta OMS erakundearen bidez (Davosko partaideetariko bat, gogoratzen?).

Mendebaldeko txertoak oraindik esperimentazio fasean zeuden, ohizko protokoloa konplitu gabe. Eta orduan, OMSak  erabaki zuen, eta agindu: Mendebaldeko txerto horiek behingoan merkaturatzea, zeuden moduan zeudela. Arrazoia: “alarma egoeran” geundela (eta gogoratzen zeintzuek eta zergatik aldarrikatu zuten “alarma egoera”?

Honen aurrean, Montaigner genetista ospe handikoa ez zen bederen isilik gelditu: “mota hartako txertoek (ARN-teknikan oinarrituak), gutxienez 14 urtetako esperimentazio-prozedura behar zuketela” esan eban. Nobel Saria merezi bazuen ere, jai zeukan aurrerantzean.

11.- Beraz, une hartako erabaki horrekin, Zientzia mailan ordura arte funtsezkoa den Arau bat hautsi zen: “Prebentzio Printzipioa” deritzana. Hau da, PRIMUM NON DAMNARE, hots, ez dala esperimentatu behar inoiz ezer, harik eta guztiz frogatu arte produktu hori EZ DALA KALTEGARRIA. Gainera, une horretan (2020an) arrazoi erantsi bat zegoen: gai geniko haiek (potentzialki transgenikoak) gizakiengan lehen aldiz frogatzen zirela. Hortaz, inoiz baino beharrezkoagoa zen “Prebentzio Printzipioa”

12.- ONDORIOAK. Gutxi gehiago geratzen da Kronika honi eransteko. Etorkizunak esango du, baina historia hau ez da bukatu, tamalez eta begibistakoa denez. Esan ohi denez, “hasi besterik ez da egin”.

Izan ere, jada duela bi urte aurreikusten ziren albo-kalteak agertzen hasi dira datuetan, benetako datuetan oraingoan; Big-Farmaren presiopean datuak argitaratzeko ohorea duten instantzietan: Bretainia Handian, AEBetan, eta hemen, Extremadurakoko Komunitate Autonomoan orain arte. Testigantza zenbait ere ageri da Sare Digitaletan gehienbat: kirol profesionalen miokardiaz hildakoen datu kostrastatuak, ume/nerabeen hilkortasun tasa ez-ohikoak. Hori oraingoz epe laburraz ari garelarik, zeren oraindik goiz baita inokulazio anomalo horien epe-ertaineko zein epe luzeko albo-kalteez hitz egiteko, (minbizia tasak eta abar)

Egungo gizarteak sekulako presioa izan du “txertoen bidezko “Covid-0-talde-inmunitatea” lortuko zelako konsignaren pean. Orain bistakoa da “konsigna irrazional eta interesatu” horrek porrot egin duela. Une honetan gizateriak bi gauza egin dezake: bata, burua hegopean ezkutatu eta “hemen ez da gertatu ezer” esatea; bigarrena, gertatu berri denetik ikasi hurrengorako. Osasunaren egoera “osasuntsu bat” lortzera egiazki, presioak presio eta gutxi batzuen Makro-negozioak, negozio, Justiziaren eta Bakearen izenean.

Azken batean BAKEA hauxe besterik ez baita: bakoitzari dagokiona. Stop Gerra pribatu eta Faxismo hazkorrari.

Pandemiaren jatorria, erabaki nagusien kronika Pandemiaren jatorria, erabaki nagusien kronika Pandemiaren jatorria, erabaki nagusien kronika Pandemiaren jatorria, erabaki nagusien kronika Pandemiaren jatorria, erabaki nagusien kronika

Gautegiz-Arteaga. Saiakeraegilea eta itzultzailea. Zamora-apaiz kartzelako

14 pentsamendu “Pandemiaren jatorria, erabaki nagusien kronika”-ri buruz

  • Agurezaharbatekzion 2022-07-23 23:53

    Eta hau guztiau euskaldunok bagenekien, IZAN ERE, Iruña-Veleiako mikrotxip itxurako ostraka batean jasoa baitzegoen.
    Enfin, horrela egun batean bai, bestea ere bai. Quo Vadis, Zuzeu?

  • Aluminiozko papera buruan eta ibili munduan 2022-07-24 16:18

    Euzkadiko terraplanista beganoen lehendakaria naizen honek Josu Naberan zoriondu nahi dut zientzia alternatiboa zabaltzeko ahalegin nekaezinagatik. Eta Zuzeuri eskertu gure teorien bozgoragailua bilakatzea.

  • Galdera bat Josu Tabarniaran jauna. Bidali diozu idazki gaindiezin hau zure lagun Putini? Nork daki, beharbada eskatzen dio Dumari emateko mundu errusiarraren Ostraka santuaren urrezko domina. Edo Wagner taldearen kantinerita izendatzea.

  • Halakoek dituzten ondorio praktikoak, adibide bat:
    “Pizzagate”:
    https://www.youtube.com/watch?v=T2HNDfuW0mU

  • Josuren harrikadaz esan beharrekoak esanda daude. Edozein kasutan, Zuzeuren lana babestu nahi dut. Zentsuratzen hasiz gero, eztabaidarako espazio libreak galdu egiten dira. Zuzeu da eztabaida librean jarduteko ezagutzen dudan espazio bakarra. Zorakeria asko irakurri beharra da horren prezioa, baina merezi du.

  • MIE, Zuzeu-k ederki zentsuratzen du. Josu zentsuratzen ez badu, gai hori gehiegi interesatzen ez zaiolako da, edo Josuren iritzietatik oso urrun ez dagoelako da. Baina Zuzeuk baditu beste gai batzuk, halanola LGTBIQA+ eta etorkinak eta horrelakoak. Gai horietan ez zaitez Zuzeuren ildo ideologikotik atera, bestela ederki zentsuratuko zaituzte.

  • Garagarra, EHFEk ez du inondik inora bat egiten LGTBIQA+ horrekin, eta nahi adina argitaratu dute Zuzeun. Abortuaren aurkako artikuluak argitaratu dira Zuzeun, arazorik gabe.
    Gezurrik ez.

  • Hala da. Eta Putinen erregimen ultreskuindarraren aldeko makina bat artikulu ere argitaratu dira. Eta ezelako zentsura barik.

  • josu naberan 2022-08-02 19:30

    MARGOLA hori, RasPutin “Exekrablea” demonizatzen duan hori.

    Jakin ezak behintzat Errusia “txit totalitarioak” Europako herrien DEKOLONIZAZIO MAPA egin duela Pragan, eta hain zuzen NAFARROAKO ERRESUMA sartu duela, dekolonizatu behar diren lurraldeen artean!!!

    Ah, eta nire neuroak tamalgarri eta arriskutsutzat jotzen dituzuonok: erantzun mesedez puntuz puntu, zuen argitasunaz ilustratu nadin.

  • Beno, beno, Josu, ez zaitez gehiegi animatu. Nafarroako Erresuma horren mapak, Lapurdi, Zuberoa, Baxenafarroa eta Gipuzkoaren zati bat gutxienez Akitaniako Errepublika Federalaren menpe uzteaz gain, “Ijitu inperioa” Bulgarian, Parisko eta Londongo “Emirerriak”, eta “Erroma eta Napoliko Estatu Islamikoa” aipatzen ditu, Balkanak oso-osorik Serbiako Erresumaren menpe jarri, eta Finlandia Errusiaren zatitzat hartzen du, herrialde baltikoekin batean.
    Mapa hori serio hartu nahi baduzu, aurrera, baina hori egin ostean ez ezazu inork zu serio hartzea eskatu.

  • josu naberan 2022-08-02 22:05

    Bai arraroa dok mapa hori… baina NAFARROAKO ERRESUMA aipatzen dik, hi!!! Aspalditik ahaztuta zegoena.

    Beste kontutxo bat: OTAN/Sugegorria ez duk ageri zuen aipamenetan.
    Kontrolatuta al daukazue bitxo hori? Ez du balio bakarrik RasPutin eta Errusia deabrutzea.
    Eta Zelensky eta bere errigemeneko paramilitar naziak zer?

  • josu naberan 2022-08-03 17:39

    OTAN:Sugegorriaren babespean, orain beste barri txar bat:

    Ukrainako gari zoroak eroste ari direla, zeintzuk eta Monsantok eta abar, Black Rock PUTRE-Funtsa erraldoiaren finantzaketa medio.

    Horretarako Ukrainiako Gerraren txantxuilua. SEGI DEZALA Gerrak, putreen elikagai.
    Ulertzen, kamaradak?

  • josu naberan 2022-08-04 08:52

    Egia da Putre horiek gauza bera egin zutela Grezian, Alemaniaren bedeinkazioaz eta OTAN:Sugegorriaren babespean,
    baina Ukrainan GERRA ODOLTSU baten bidez da, Milaka erbesteratu, hildako, inbalido….
    Eta Errusiaren atarian eta misil nuklearrak apuntatzen.

  • Mikel Haranburu 2022-12-20 19:56

    “Gure Memoria hain ahula denez…”, honela hasten da artikulua; egia, memoria ahula dugu, eta sarritan ez dugu memoria baliatu nahi…
    Egunotan aipatua izaten ari da Txinako egoera, Covid19a dela eta. Hankaz gora jarri izan ditu egun hauetan hango hiriak: konfinamenduak, protesta mardulak, handiak, Txinako eskalan, hitz batez. Hildako gutxi batzuk, Txinak ‘kutsatze zero’ politika jarraitu duelako, baina hala ere, pandemia orain lehertu zaie.
    Non dira orain bazter hauetan egiten ziren analisi quasipolitikoak, azterketa sakonak, eliteen kontrola ezarri baino ezarriago zegoelako iritzia, txertoen gaiztakeria, dena telezuzendua zegoelako baieztapena… Nolatan orain Txina da pandemia handiaren ondorioak jasaten ari dena, muntaia hura, gehi sasitxertoak, guri, mendebaldar kontrolatu beharrekooi bazegokigun?
    Txinak orain duen egoera eta egunotako gertakariek, ba al dute zerikusirik 5G planifikazioarekin, Bill Gatesek eta enparauek inokulatu nahi ziguten txiparekin, populazioa beldurtzearekin (orain ez dirudi oso beldurtuta bizi garenik, nahiz eta ohiturak edo praxia aldatu diren…), osasungintzaren estutzearekin eta abarrekin?
    Non da orain Bizitza plataforma hura, Txinan gertatzen dena azaltzeko? Negazionistek nola azaltzen dute hau guztia? Gezurrak orain iritsi al dira Txinara, eta han kolektiboki sinetsi nahi dituzte, AEBko eliteak zabaldurikoak?