Palmako kalbarioa

Palmako kalbarioa –

2021 eko irailaren 13an, 1971tik gertatzen ez zen gertakizun batek  mundu osoa harrituta utzi zuen, Palmako sumendia esnatu zen. Inork ez zuen espero sumendia piztuko zela egun hartan, baina horrela izan zen, eta 85 egun iraun zuen esnatuta, abenduraren 13an berriz lokartu zen arte.

La Palma uhartea Kanariar Artxipelagoko mendebaldeko uharteetako bat da. Kanarietako taldean duen posizioak Afrikako Sahararen eraginetik urrun eta Azoreetako Antizikloiaren eraginetik hurbilago jartzen du.

Historia zehar hainbat sumendik Palma uhartea astindu dute:

  • 1480ean Tacande sumendia.
  • 1585ean, Tahuya sumendia.
  • 1646ean, Martín de Tigalate sumendia.
  • 1677ean, San Antonio sumendia.
  • 1712ean, El Charco sumendia.
  • 1949ean, Duraznero, Hoyo Negro eta Figura de San Juan sumendiak.
  • 1971ean, Teneguía sumendia.

Azken sumendia Cumbre vieja deitzen da.  7.000 biztanle kaleratu zituen haien etxeetatik, eta 185 etxebizitza errautsetara murriztuak ikusi ziren, beraz 185 familia inguru kaleratuak izan ziren, haien bizitzako oroitzapenak betiko galduz.

Irla osoa errautsez betea izan zen, baina haizeak direla eta, errautsak Marokora heldu ziren, eta dardarak alboetako irletan ere nabaritzen ziren, egun guztietan lurrikarak zeuden, beraz biztanleak etengabeko beldurrean bizi ziren, ez zekiten ea hurrengo egunean  beraien etxea utzi beharko zuten.

Cumbre Viejaren kokapena

Mundu osoko albistea izan zen, hilabeteak iraun zuelako, eta ez zelako normala sumendi batek erupzionatzea. Mundu osotik bidaiatu zuten pertsonak irleetara, gertakizun natural hortaz disfrutatzeko eta ahalik eta argazki politenak ateratzeko.

Sumendiak bi alde izan zituen; ikuspegi positiboari dagokionez, bisitariak joan izana, baina beste aurpegia izan zen biztanleen tristura eta frustrazioa, ezin zutelako ezer egin haien lanak eta etxebizitzak salbatzeko.

1949an 1000 dardar baino gehiago erregistratu ziren, 4 seismo minutoko gutxi gora behera; aldiz oraingoan ez dira izan hainbeste lurrikara, baina bai indar handiagokoak; 5 magnitudekoa izan zen bortitzena.

Dardarak kanpain guztiak mugitzen zituen, beraz, biztanleek entzutean kaleratzen ziren egunean pila bat aldiz.  Orroak hamasei segundutan entzun ziren gelditu barik, eta horrek eragin zuen hainbat etxebizitza arraildutzea.

Kanariar uharteak toki bolkanikoa da, 33 sumendi inguruk osatzen dituzte irlak, batzuk ur azpian. Duela 40 miloi urte sorti ziren ur azpian, baina denbora pasa ahala, zehazki 20 miloi urte, sumendiak uretik atera ziren eta irla bilakatu ziren.

Cumbre vieja sumendiak hainbat ondorio ekarri ditu:

Palmako kalbarioa
“Cumbre Vieja sumendia”
  • 400 milloi euroren galera ekarri zuen, landak, etxebizitxak, autoak, eta ondasun preziatuak laban galdu ziren,
  • Haien lanak galtzea.
  • Kalte fisikoak, adibidez teilatuaren zatiak jausi ziren pertsonen gainean. Ez, ziren hildakoak egon, baina bai kaltetuak.
  • Errautsak lainoa eragiten zuen, horrek, auto-istripuak gertatu ziren.
  • Etxebizitza askotan elektrizitatea eta ura galdu ondorioz zuten, eta ez zen izan aste bateko gauza, hilabetekoa baizik. Eskerrak ez zuela hotzik egiten eta ez zutela berogailua behar izan.
  • Airean zabaltzen dira hainbat sustantzia toxiko, osasunarentzat kaltegarriak direnak, adibidez sufre dioxidoa edo hidrogeno kloruroa.
  • Errautsak arnasteak, zailtasunak eragiten ditu era normalean arnas egiteko.

Sumendi bat ez da gutxietsi behar den gai bat, naturaren defentsa bat da, eta iraganean hildakoak eragiten zituenak, orain aurreikusi daitezkeenez, sarritan kalteak txikitu daitezke, baina horrek ez dio garrantzia kendu behar. Sumendien esnaketa ohiko gai bat izango da, etorkizunean, beraz (munduarekin hobeto tratatzen hasi beharko gara, gure etorkizuna lurraren eskuetan dugulako.)

Iraganean piztu ziren sumendien kokapena, izena eta urtea.

Palmako kalbarioa

Palmako kalbarioa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude