Palestinarekin elkartasuna, etengabeko Nakba salatzeko

Palestinarekin elkartasuna, etengabeko Nakba salatzeko –

Palestinarekin elkartasun mugimenduak etengabeko Nakba deritzona salatzen dute eta israelgo apartheid erregimena nazioarteko gobernu eta enpresen konplizitateari esker mantentzen dela.

Maiatzaren 15ean herri palestinarrak Nakbaren 74. urteurrena oroitzen du, arabierazko hondamendia, Israelgo Estatuaren okupazio, kolonizazio eta garbiketa etnikoaren politiken hasiera markatzen duena. Horregatik, palestinarekin elkartasun mugimenduak elkarretaratze bat deitu dugu, maiatzaren 15ean, igandea, 12:30tan, Arriaga Antzokiaren aurrean (Bilbo).

Palestinarekin elkartasuna, etengabeko Nakba salatzekoBaina garbiketa etniko hori gaur egun ere jarraitzen du eta azken urteotan egoerak okerrera baino ez du egin. Human Rigths Watch edo Amnesty International bezalako nazioarteko erakundeek hainbat txostenetan salatu dute Israelek apartheid erregimena ezartzen diela palestinarrei.

Gainera, Israelek Palestinako lurrak bereganatzen jarraitzeko, bertako biztanleak lekualdatzeko, kolonia berriak eraikitzeko eta zigor kolektiboa suposatzen duten neurriak (etxeen eraispenak, atxiloketa arbitrarioak, mugimendu-murrizketak) ezartzeko dituen politika eta praktikaz gain, azken bi urte hauetan egiaztatu dugu areagotu egin direla Israelgo estatuak Palestinako gizarte zibileko erakundeak jazartzeko, ospea kentzeko eta kriminalizatzeko egiten dituen ekintzak.

2021eko urrian giza eskubideen aldeko sei erakunde palestinar erakunde terrorista izendatu zituen Israelek. Hori aurrekaririk gabeko erasoa da, ebidentziarik eta lege- oinarririk gabekoa (hala salatu dute Nazio Batuetako zenbait kontalarik). Era berean, Ramadan hilabetean zehar palestinarrak Al Aqsan, Jerusalen hirian eta Palestina osoan Estatu sionistaren armada eta kolonoen jazarpena sufritu behar izan dute; eta aste honetan Al Jaazerako Shireen Abu Akleh kazetaria erahil dute Jeninen.

Honegatik guztiagatik, euskal jendartea deitzen dugu palestinar herriarekin elkartasuna adieraztera eta Israeli Boikot, Desinbertsio eta Zigorren kanpainarekin bat egitera, honek Nazioarteko Zuzenbidea bete arte.

Palestinarekin elkartasuna, etengabeko Nakba salatzeko

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude