Palestinar Lurraren Eguna dela-eta, elkarretaratzeak

Palestinar Lurraren Eguna dela-eta, elkarretaratzeak –

Bilbon, Gasteizen eta Iruñean elkarretaratzea deitu dituzte bihar asteartea, martxoak 30,  CAF euskal enpresak Jerusalem hirian eraikitzen ari den tranbia salatzeko, palestinar lurrak bereganatuko dituelako.

Palestinako Lurraren Eguna dela eta, Israeli Boikot, Desinbertsioak eta Zigorren kanpaina bultzatzen duten Euskal Herriko taldeak eta “CAF. Jaitsi Zaitez Israelen Apartheidaren trenetik” koalizioak, hainbat mobilizazio deitu dituzte Euskal Herriko hainbat lekutan:

MARTXOAK 30 asteartea

  • Iruñea. Udaletxeko plaza. 19:00.
  • Gasteiz. Andre Maria Zuriaren plaza. 19:00.
  • Bilbo. Areatza. 19:00.
  • Beasain. CAFen Egoitza. 19:00.

Palestinar Lurraren Eguna dela-eta, elkarretaratzeak1976ko martxoaren 30ean, Palestinako gizarteak greba orokorra deitu zuen Israelek bere lurrak etengabe lapurtzen zituela salatzeko. Armada sionistak “israeldar hiritartasuna” zuten zazpi gazte palestinar hil zituen 2.100 hektareako palestinar lurren konfiskazioa geldiarazteko protesta batean, juduentzako koloniak eta entrenamendu militarrerako eremu bat eraikitzeko asmoz.

Palestinako Lurraldearen kolonizazio eta garbiketa etnikoaren prozesuak ez du etenik ordutik. Israelek lurralde palestinar okupatuetara zabaldu ditu bere kolonia ilegalak, horretarako mota guztietako azpiegitura militar eta zibilak erabiliz, hala nola Apartheid Harresia, kolonia ilegalak eta lege arrazistak. Milaka familia palestinar etxetik atera ditu derrigor eta beraien lurrak erabiltzeko debekua ezarri, Jerusalem Ekialdea barne.

Ildo horretan, Jerusalem hiria eta Palestinako Lurralde okupatuetan dauden israeldarren kolonia ilegalak lotuko dituen CAF euskal trenbide-enpresa eraikitzen ari den tranbia Israelgo Apartheid sistema indartzen duten azpiegitura iraunkorren parte da, bai eta populazioaren desplazamendu behartua eta palestinarren lurren konfiskazioa areagotzen duena ere.

Palestinar Lurraren Eguna dela-eta, elkarretaratzeak

Israeli Boikota, Desinbertsioak eta Zigorrak taldea. Ez dugu nahi CAFek Jerusalengo tranbia egitea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude