Pablo Iglesiasen diskurtsoaren hainbat gako #EsAhora31e

Espainiar Estatuko ezkerraren birsortzea bizitzen ari gara zuzenean. Eta gaur Madril aldean milaka pertsona elkartu dira aldaketaren alde. Hona hemen Pablo Iglesiasen diskurtsoa osorik, eta nabarmendutako hainbat esaldi.

Pablo Iglesias



1. Greziaz. “Podemosen patua Greziako gobernuaren patuarekin alderatzen dute askok. Gure anaiok babesten ditugu, baina inork ez zituen haien ordez etxeko lanak egin eta inork ez ditu etxekolanak gure partez eginen. Guk amesteko txanda da orain”.

2. Ustelkeriaz. “Arazoa, Estatua jendartearen aurka lanean jarri duen herrialde eredu hau da. Horixe bera da ustelkeria: jendeari erakundeak lapurtzea. Ustelkeria ez dira eskua kutxan sartzen duten lotsagabeak. Ustelkeria jendartearen %1ak jendartearen %70ak adina izatea da. Krisia hasi zenetik, Caritasek hartatutako jende kopurua %30ean igo da. Luxuzko autoen salmenta igo den portzentaje berberean hain zuzen ere”

3. Beldurraren estrategiaz. “Goikoek esperimentu eta kaosa deitzen diote aldaketari. Azpian gaudenok demokrazia deitzen diogu. Funtzionatzen ez duena aldatzeko aukera izatean datza demokraziak. Unea iritsi dela badakigulako gaude hemen. Horren baitan dago belaunaldi bati gertatuko zaion dena”.

4. Ametsez. “Bazterketa eta pobreziaren aurkako bakunak izanen dituen herrialde batekin amesten dugu. Baina oso serio hartzen ditugu gure ametsak. Lana erruz egin zuten edadetuen pentsioak bermatuko dituen aldaketa bat nahi dugu. Baina industria berritzailearen alde apustu egin nahi dugu baita, subirautza energetikoaren eta elikadura subirautzaren alde.

5. Espainia markaz. “Sustraiak duintasunaren aldeko borrokan errotuta dituen gure herrialdea maite dugu. Madarikatuak gure kultura merkantzia bihutu nahi duten horiek. Gauzei beren izenez deituko dieten zoroak behar direla esaten zuen Machadok, Juan de Mairena medio, azpikoak defendatuko dituzten eta goikoei erasoko dieten kixoteak. Ez diezaiegun utzi traidoreei Kixote marka bihurtzen. Gure aberria ez da marka bat. Ez da saltzen. Gaur aberria diogu harrotasunez, eta dioogu ez dela ez bandera eta ez soinean eramateko pina. Gaixoak ospitale onenetan, sendagai onenekin, sendatuak izanen direla bermatzen duen komunitatea da”.

6. Herrien Europa: “Herrialde bat nahi dugu, zeinetara atzerrira joan behar izan duten guztiak itzul baitaitezkeen, berau hau eraikitzera (…) Herrien Europa nahi dugu, herritarron Europa”

Pablo Iglesiasen diskurtsoa osorik:

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.