Pablo Iglesiasen diru zorroa

Pablo Iglesias

Podemoseko Idazkari Nagusi Pablo Iglesiasek 69.686,08 euro irabazi zituen 2013an, soldata eta abarrak medio. Hedabide guztietara zabaldu da notizia Europa Press agentziak kaleratutako albistea. Badirudi kastaren aurka esandakoak esanda sekulako interesa pizten duela Iglesiasen diruzorroak. Baina sorpresarik eraman al duzu? 

Diru sarrerak denera:

69.686,08€

Honela banatzen dira:

Universidad Complutenseko irakasle lanak:

19.604,08€

Fort Apacheko zuzendari eta aurkezle gisa, autonomo bezala + argitaratutako liburuetatik:

50.082€

 

Ordaindutako PEFZ zerga 2013an:

19.090,27€

 

Pablo Iglesiasen ondasuna

2013ko urriaren 30ean erositako etxea Ávilan:

13.487,79€

2012 amaieran erositako motozikleta:

2.670€

1. Kontu korrontean:

19.549,97€

2. Aurrezki kontuan:

23.955,29€

3. Aurrezki kontuan:

1.706,49€

6 pentsamendu “Pablo Iglesiasen diru zorroa”-ri buruz

  • 5000 euro terdi hilabetean? hau da, produkzio-ekonomia indartu eta ekoizkin, zerbitzu eta lanpostu ugari sortzen dituzten enpresari, ingeniari, tekniko, langile, nekaziari etabar luze bat baino gehiago kobratu, hautsa saltzeagatik? ez dago batere gaizki. Konplutensera apuntatuko naiz, ea lanpostu bat ematen didaten umeek ere irensten ez dituzten mantrak botatzeagatik

  • Gustura ikusiko nuke, adibidez, Ardanzaren diru zorroa…

  • Ba niri oso zenbaki logiko eta normalak iruditzen zaizkit.

  • Behintzat diru hori langile bezala kobratzen du eta ez politikari modura. Gainera lan handia esango nuke, hasiera batean. Irakasle, Fort Apacheko zuzendari eta argitaratutako liburua, salmenta handiarekin seguruenik.
    Batez ere For Apacheko lanagatik da diru hori. Irakasle bezala, 14 pagatan, hilean 1.400 euro dira.
    Badakizue Garitanok zenbat kobratzen duen urtean?

  • Pablo Iglesias eta Podemos, IU, PCE eta PSOEren bidetik; “erabakitzeko” eskubide teorikoa bai baina independentziarik ez:

    “..Sobre l’ambigüitat amb què es mou Podem respecte al procés català, Iglesias ho ha rebutjat: ‘Hem estat la formació menys ambigua. M’han preguntat si estic en favor del dret de decidir i he dit que sí. M’han preguntat si vull que Catalunya se’n vagi i he dit que no…”

    http://www.vilaweb.cat/noticia/4224896/20141222/pablo-iglesias-catalunya-vol-canviar-relacio-espanya-parlem-reconeixem-mas-parlar-sobirania.html

  • Pablo Iglesiasen diru-zorroa ez al da ba, Monedero?