Pablo Hasel eta polizia oldarkeria

Pablo Hasel eta polizia oldarkeria

Duela astebete Pablo Hasel raperoak atxiloketa aginduari aurre egiteko Lleidako Unibertsitateko errektoretzan ixtea erabaki zuen. Mossoak unibertsitatean sartu  eta protesta artean preso eraman zuten.

Pablo Hasel eta polizia oldarkeria

Hortik aurrera milaka protestari kalera atera dira adierazpen askatasunaren aldeko mezuekin elkartasuna adierazteko Pablo Hasel rap kantariari. Valentzia, Madrid, Bilbo eta atzo Bartzelonako istiluetako seigarren eguna izan zen.

Izan ere, azken egunetan istiluak eta Poliziaren oldarraldiak besterik ez ditugu ikusi, Pablo Haselekin hasi zena, belaunaldi oso bateko neke eta ezinegona bihurtu da. Bartzelonan neska bati betiko begia zauritu diotela gogoratu behar da.  Hauek izan dira azken egunotako irudiak:

ablo Hasel eta polizia oldarkeria

10 pentsamendu “Pablo Hasel eta polizia oldarkeria”-ri buruz

  • Antifa oldarkeria 2021-02-22 12:06

    Eta zure ustez nola aritu behar da polizia hiri-altzariak apurtu, kotxeak erre eta langileriaren dendak eraso eta bertako produktuak lapurtzen dutenen aurrean?

  • Zuhaitz Ordoki 2021-02-22 12:38

    Eta zure ustez nola aritu behar da jendea poliziarekin abesti batzuengatik kartzelan sartzen zaituztenean, etxetik botatzen zaituztenean, jendeari begiak ateratzen dizkiotenean?
    Ze ondo denda handi pare bat arpilatu eta kamerak bertan zeudela nahi zenuen irudia emateko.
    Bidenabar, espainiarrek bizi osoan Euskal Herriarekin egin dutena egiten ari zara: gatazka politikoa ukatu eta dena ordena publikoko arazo bat balitz bezala tratatu. Arazoa ez da kotxeak erretzen direla eta hiri-altzariak apurtu, arazoa da ez dagoela ez adierazpen askatasunik, ez erabakitze eskubiderik, eta krisi ekonomiko konstante batean bizi garela.
    Aizu, amaitzeko, galdera bat: anti-antifaxistak zaretenak, zer zarete? Anti ken anti… a, bale.

  • Antifa oldarkeria 2021-02-22 13:32

    Abesti horiek terrorismoa goraipatzen dute, Hasel abisatuta zegoen, eta hala ere terrorismoa goraipatzen jarraitu zuen, beraz aurretik bazekien atxilotu egingo zutela. Lege hori maite ez badute, aldatzeko eska dezakete (badirudi gobernuan dagoen alderdia aldaketaren alde dagoela). Zilegi da horren aurka manifestatzea, baina ez istiluak sortzea.

    Emandako irudia gertatutakoa islatzen du, ala hori ere ukatuko duzu?

    Eta zergatik euskal gatazkan, gaztazka nazionala izanik, ezkerrak bakarrik sortu zituen istiluak? Euskal Herriaren izenean zuen totalitarismoa ezartzeko? Ezkerrekoak zarete beti zuen frustrazioak agerian uzteko bortizkeriaz aritzen zaretenak eta noski, besteok zuen gorrotoa pairatu behar dugu.

    Ezkerrarekin askatasun adierazpenik egongo litzateke? Kar kar. Beti zarete besteon iritziak isilarazten aritzen zaretenak eta noski, betiko moduan bortizkeriaz (istiluak, mehatxuak, jazarpena, pintadak, irainak…). Eztabaida ez da zuen hiztegian ageri.

    Zuen modus operandia soberan ezagutzen dugu. Zuei bost axola zaizue langileen komertzioak eraso, ibilgailuak erre edo denok ordaintzen ditugun hiri-altzariak apurtzea, langileria ez baituzue ordezkatzen, axola zaizuen bakarra zuen gutxiagotasun konplexuak bortizki azaleratzea da. Denok ditugu arazoak, baina ez gara dena izorratzen aritzen arazo horiei irtenbidea aurkitzeko.

    Anti-antifaxistak demokratak eta pertsona zibilizatuak gara.

  • Zuhaitz Ordoki 2021-02-22 13:54

    “Terrorismoaren gorazarrea” España una grande y librekoek txisteratik ateratako asmakizun bat da disidentzia arriskutsua espetxeratzeko. Gogorarazten dizut harri bat ere bota ez duen jendea ere badagoela espetxean, baita erbestean ere. Espainiar estatuarekin langile eta nazio gisa dugun arazoaren muina gure ukazioa da: gerra galdu genuen, trantsizioa erreforma bat izan zen, eta horregatik falangistak nahi dutena esan dezakete, baina Haselek ezin du esan Borboia zer iruditzen zaion. Eta Hasel bezala beste hamaika euskaldun.
    Beraz, toki berera itzultzen gara: zuk arazoa istiluetan ikusten duzu, nik istiluak eragin dituzten sustraiean. Horrek ezberdintzen gaitu.
    Herri honetan ezkerrak bakarrik sortu zituela istiluak esateak erretratatzen zaitu. Eta berriz berdina: zuk ondorioak, nik sustraiak. Herri honi bere erabakitze eskubidea ukatzen zaio, herri okupatua da, eta bere lehengai ekonomikoak eta langileak arpilatuak dira klase aberatsarengatik. Horrek, ulertuko duzun bezala, talkak sortzen ditu.
    Ezkerrarekin askatasun adierazpenik egongo litzateke? Bai, noski. Are gehiago esango dizut, daukazun adierazpen askatasun murriztua, egunero kimatzen dizutena, ezkerrari esker daukazu.

    “langileria ez baituzue ordezkatzen, axola zaizuen bakarra zuen gutxiagotasun konplexuak bortizki azaleratzea da”
    Txalo bero bat. Kalera atera diren guztiak akonplexatu batzuk dira, beraz. Konpondu duzu arazoa.

    “Denok ditugu arazoak, baina ez gara dena izorratzen aritzen arazo horiei irtenbidea aurkitzeko”. Eskerrak mundu guztia ez den zu bezalakoa. Eskerrak batzuk “dena izorratzeari” ekin zioten, zuk 8 orduko lanaldia, oporrak, baja eta boto eskubidea, osasun unibertsala eta hezkuntza izan zenitzan.

    Katalunian kalera atera direnak ez dira dendak arpilatzeko atera. Ez dira arazo psikologikoak dauzkatelako atera. Gezurra dirudi hau azaltzen aritu beharra ere: adierazpen askatasunaren murrizketaren aurka atera dira. Zurea barne, ea enteratzen zaren.

    Gogorrak dira zure lehen lerroak: “Abesti horiek terrorismoa goraipatzen dute, Hasel abisatuta zegoen, eta hala ere terrorismoa goraipatzen jarraitu zuen”. Merezi zuen beraz, ezta? Eta EGINekoek ere, eta EGUNKARIAk, biak ala biak terroristen panfletoak (hori zioten orduan, oroitzen?), eta espetxeratutako txiolariek, eta musikariek…
    Eskerrak zuek zareten adierazpen askatasunaren babesleak, “demokrata zibilizatu” koadrila hori.
    Anti-antifaxista=faxista.
    Eta eztabaida ez dagoela ezkerraren hiztegian? KAR KAR KAR! Oso txiste ona! Ezkerrak ez duela eztabaidatzen!!!??? KAR KAR KAR! Besterik ez dugu egiten eta! Gehiegi, gauza onerako.

  • Adierazpen askatasunaren mugak 2021-02-22 15:25

    Non ezarri behar da adierazpen askatasunaren muga politikari jakin baten kotxea eztanda egin behar duela esan edo talde terrorista bat goraipatzen denean?

    Politikari jakin hori kexatzen ez bada, bere izena erabiltzea axola ez zaiola adierazten du, baina kexatuko balitz eta hori salatuko balu, abeslariaren adierazpen askatasunari mugak jarriko lizkio.
    Gauza bera esan genezake talde terroristen biktimekin.

    Halere, oso gustu txarrekoak dira letra horiek eta sekulako errespetu falta da abesteko hala ibili behar izatea.

  • Zure iruzkinetako irtzi askorekin bat nator, baina “eztabaidatu… besterik ez dugu egiten” horrekin ez nago bat. Gehiago esanen dizut: aspaldian, orain 25-30 urte eztabaida moztu zuen moztu zezakeenak. Hori gertatu izan ez balitz, beste kuku batek joko zigukeen. Agian, agonia laburragoa zatekeen. Azken muturreraino eraman gintuen, amildegi ertzeraino. ETAz ari naiz, garbi esateko

  • Egin eta Egunkaria itxi zituztenean, ixieraren kontrako protestak azkoz ere ahulagoak izan ziren. Zergatik? Ordurako euskaldunok dagoeneko amildegian geundelako? edo euskal kulturak status quoaren onarpenaren beharra duelako?

  • Ez dizut ulertu zer esan nahi duzun, Erramun

  • Zuhaitz Ordoki 2021-02-23 07:42

    Subjektiboa eta aldakorra da adierazpen askatasuna neurtzeko erregela, norbaitek, boterea duenak, zehazten baititu neurri unitateak. Rapero kinki batek erran dezake beste batengatik: “kale bazterrean harrapatzen badut barrabilak moztuko dizkiot eta belarritako bezala ipini”. Ni rapero hartzailea banintz, ez nuke heriotza mehatxu gisa hartuko. Mikel Laboak “fusilak ala kateak” abesten zuen, oroitzen? Nire zalantzak dauzkat ea Laboa oilasko bat akatzeko gai ote zen.
    Erran nahi dudana da: Euskal Herria okupatu eta arpilatzen dutenek ezartzen dituzte marko horiek. Niri “Espainia”-ren eta “Frantzia”-ren ideia politikoa haizatzen dutenak terroristak iruditzen zaizkit, mundu erdia erre eta milioika pertsona hil dituztelako zeregin horretan; baina boterea haiek daukate, eta haiek baimentzen dute zer esan daitekeen eta zer ez. Idoia Mendiak esan dezake hemen Europako bataz bestekoaren azpitik torturatu dela, eta aizu, ba lasai, ez da ezer gertatzen (bat, ez da egia; bi, egia balitz ere a ze nolakoa bota zuen). Niri beldur gehiago ematen didate boteredunek esaten dituztenek, rapero batek esaten dituenak baino. La Pollak zioen politikari guztiak gas ganbera batean sartuko zituela, eta Eskorbutok zenbait berun xahutzen den alperrik, eta… eta zer? Norbaitek sinetsi zezakeen La Pollakoek edo Eskorbutokoek ziotena egingo zutenik? Ba ez. Adierazpen askatasunean atzerantza goaz, gorri (eta)(edo) sezesionisten adierazpen askatasunean espreski, erran nahi baita.
    “A”. Herri honek 60ko hamarkadan bizi izan zuen berpizkundearen motore nagusia duzu mintzagai. Ziur aski iritzi ezberdina izango dugu gai horren inguruan, baina badakizu, borroka armatua tren bat bezala izan da: denei iruditzen zitzaien trena martxan egon behar zela norbera goian zihoan bitartean, eta geratu behar zela norbera jaisten zenean. Baina trenak martxan jarraitu zuen, luzaz; luzeegi, agian, diozun gisan. Herri honi ez zaiolako bere etorkizuna libre eta demokratikoki erabakitze eskubidea onartu, ez eta biolentzia praktikatu ez duten kataluniarrei ere (Terra Lliureren eskala txikiko borroka salbuetsita). ETAk gauza asko egin zituen gaizki, noski baietz; baina herri hau amildegi ertzera eramatea (horrela deitzen badiozu duela 15 bat urteko egoerari) ez dut uste ETAren erantzunkizun esklusiboa zenik, ezta gutxiagorik ere.
    Erramun, zuk uste duzu Egunkaria itxi eta gero Donostian izan zen manifestazio hura asteburu honetan Bilbon izan diren istiluak baino ahulagoa izan zela? Ez naiz iritzi berekoa. Donostiako hura izugarria izan zen, askozaz ere indartsuagoa.

  • Euskaldunek egiten dituzten manifestazioak ahulak dira. Okupatzaileen arauak eta balio estetikoak errespetatu behar dituztelako. Donostian Egunkaria itxi zeneko manifestazioa antzerkitxo bat izan zen: gure kontsumo propiorako sinistarazteko espektro politiko zabaleko jendea elkartzen zela “adierazpen askatasunaren alde”. Azken batean ez dira ausartzen Espainiako komunikabide handiek kritikatu dezaketen ezer egiten. Eta horrelako manifetan beharrezkoa dute euskal intelektual organikoen babesa. Horrela ez dago oso urruti joaterik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude