Pablo Gonzalez askatu! Prentsa askatasunaren alde

Pablo Gonzalez askatu! Prentsa askatasunaren alde –

Pablo Gonzalez askatu! Prentsa askatasunaren aldeEgun hauetan jaso dugu berria: Przemysleko lurralde auzitegiak Pablo Gonzalez kazetari elantxobe-nabarniztarraren prebentziozko espetxeratzea hiru hilabetez luzatu dutela (abuztu arte). Fiskalak egindako eskaerari jarraiki izan da, leporatutakoarekiko informazio zehatzik eman gabe, eta defentsa abokatuei inolako dokumentaziorik eman barik. 10 urteko espetxe zigorraren aurrean aurki daiteke aferagatik.

Gonzalez otsailaren 28an atxilotu zuten Errusiaren eta Ukrainiaren arteko gatazkaz informatzen ari zela. Hasieratik, Poloniako justizia aplikatu zioten, eta isolamendu egoeran bizi da geroztik, erabat inkomunikaturik. Senideek ia ez dute bere berririk, eta hau guztia Europa markoko herrialde batean gertatzen ari da, 2022.urtean. Izan ere, Europar Batasuneko kide gisa derrigor errespetatu behar lituzkeen eskubide ugari urratu dizkio Poloniak, besteren artean, familiarekin edo konfiantzazko abokatu batekin jartzekoa.

Honen aurrean, zera adierazi nahi dugu:

1.- Pabloren berehalako askatzea exijitzen dugula. Bere egoeragatik kezkaturik, Euskal Herrian bere hurkoekin egotea ezinbestekoa baita.

2.- Prentsa askatasunaren aurkako erasoa da. Gatazka guneetan sarri ibilitakoa da Pablo Gonzalez. Eta horrelako testuinguruetan gertatzen dena ezagutzeko eta informatzeko lan egiteko eskubidea, eta gu informatuak izateko eskubidea dugu. Eta ulertezina da hilabete hauetan guztietan bizitakoa.

3.- Elkartasuna adierazten diogu Pablori, bere senide eta hurbilekoei eta herrikideei. Beste herrialde bateko ezarpen judizial pean gatibu egotea muturreko egoera bat da, eta oinarrizko eskubideak urratzen ari zaizkie.

4.- Free Gonzalez kanpaina abiatu zuten hainbat kazetarik (tartean Euskal Herriko kazeta ugariren langileak) eskaera batekin: argitu dezatela gertatutakoa eta berehala utz dezaten aske. Bat egiten dugu dinamikarekin.

5.- Kritika zorrotza plazaratu nahi dugu Europar Batasunak eta Espainiar gobernu zentralak aurkezten ari diren utzikeriagatik. Besteak beste, Poloniari ahalbideratzen ari dietelako Oinarrizko Eskubideen Karta ez betetzea, nahiz eta dokumentu hori loteslea izan EB-ko herrialde guztientzat.

Pablo Gonzalez askatu! Prentsa askatasunaren alde

Gernika-Lumoko Memoria, Kultura eta Giza Eskubideen alorretan dihardugun zenbait eragile batu gara Gernikako Bonbardaketaren Urteurrenean herriko taldeen jarduerak koordinatzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude