Ouroboros

Ouroboros –

Nire lehenengo mugikorra Nokia 1100 bat izan zen. Oso sinplea, oso ona eta, gainera, joko bat zeukan: sugegorria. Joko horretan sugegorria mugitu behar genuen gauza beltzak jateko. Jatean, luzatu egiten zen, orduan, arazoa zen bere burua ez jatea. Bestela, jokoa bukatzen zen. Horretaz gain, maila zailenetan labirinto bat zegoen.

OuroborosAzken larunbatean, amets arraro bat izan nuen joko horrekin. Normalean, nire ametsak horrelakoak dira, orduan, gogoratzen saiatzen naiz gero pentsatzeko. Sugegorriak euskaraz hitz egiten zuen, hala ere, bere burua jaten zuenean, gaztelaniaz hasten zen.

Esnatu ondoren, ia ia herri guztiok gure ouroboros-a daukagula pentsatu nuen. Gure kasuan, gauzak ondo daudenean, norbaiti botoak ematen dizkiogu dena apurtzeko. Zergatik erabiltzen dut “apurtu” aditza? Argentinan, orain Macrik eta bere kideek dena apurtu zutela esaten dugulako. Momentu honetan, espioitza ilegala ikertzen ari dira eta, horregatik, gobernutik, Ramos Padilla epaileari judizio politikoa egin nahi diote.

Gainera, egia gezurra bihurtzen dute. 700.000 lanpostu berri sortu zirela, txirotasuna jaitsi zela eta horrelako gezurrak esaten ditu gure presidenteak. Beraz, ez dut ulertzen zergatik dagoen kaleetan bizi den jende asko. Eta egoera gero eta okerrago dago: dolarra igotzen da eta, ondoren, prezioak; soldatak izan ezik. Orduan, guk soka bat daukagu lepoan. Oraingoz, nik ez daukat arazo askorik, zorionez, baina dirua aurrezteko, adibidez, ahoa ozpinarekin irakuzten dut.

Hala ere, hori ez da gauza bakarra. Macrik oso aurpegi gogorra dauka. Bere familiak betidanik negozioak egin ditu gobernuekin. Eta betidanik estatuari dirua lapurtu dio. Duela bi aste, bere aita hil zen eta gorpua fresko zegoela bere aitak kirchnerismoaren ustelkerian parte hartzen zuela esan zuen (ahuntzak egotzi zizkion). Aitaz aparte, bere lehengusua eta beste senide batzuk daude. Baina bere ustez, bere familiaren lapurketa kirchnerismoren kontua da.

Ez dakit zergatik baina nire herria, Argentina, sugegorri ouroboros-a bezalakoa da: beti bere burua jaten. Eta ez dut uste gure izaera denik eta ezin dugunik aldatu, klase gorrotoa dela baizik. Erdi klasea sugegorriaren burua da eta txiroak isatsa: erdi klasea ondo badago, isatsa jaten du; bere gorputza dela konturatu gabe.

Ouroboros
Mariana Grande Cobián

Eskola publikoko irakaslea naiz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude