Orain Ratzinger, "zenbait kasutan" kondoia erabiltzearen alde

Obeditzeko ez bada, kritikatzeko, baina kultura katolikoko mundu erdiak begiratzen dio Benedikto XVI.ari, tarteka bederen. Oraingoan txalo egiteko izan da, bai behintzat askoren aldetik. “Sexu jarduera arduratsua eta preserbatiboen erabilera VIHren prebentzioan rol garrantzitsuak jokatzen dituztela dio”. Eta korrika atera da Ban Ki-Moon Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusia txalotzera. Ratzingerrek esan izana kondoia erabiltzea “zenbait kasutan” zilegi dela historikotzat hartu dute zenbaitek, baina Vatikanoa korrika atera da, hitz hauek ez dutela iraultza bat ekarriko esatera. Vaticanoko bozeramaile Federico Lombardik onartu du “lehen aldia dela hain argi eta esplizituki preserbatiboaren erabilera onartzen duela Vatikanoak”, baina horrek ez duela aldatuko “elizaren ikuspuntua ez doktrina.”

Baina hala ere, Ban Ki-Moonen atzetik ihesaren NBEren agentziakok zuzendaria atera zen Ratzingerren hitzak txalotzera, “esanguratsuak eta positiboak izan zirelako”, eta “aurrera pauso bat” dakartelako”.

Beti iruditu izan zait kuriosoa, ustez akonfesionalak diren erakundeek nola jarraitzen dituzten Vatikanotik datozen hitzak. Eta aldiz, gauza jakina da misiolari katoliko asko ari direla, bereziki Afrikan, kondoiak banatzen VIHri aurre egiteko.

Eta kuriosoa baita ere, Benedikto XVI.ak hitz horiek ez dituela ez Erroman ez Afrikan egin, mezatan espero zitekeen bezala. Bihar argitaratuko duen Munduaren argia liburuan baizik. Ale gehiago saltzeko bederen, balioko dio, ziur.

Ratzingerrek bihar aterako duen liburuan dakartza adierazpen hauek

Irudia | Ratzingerrek bihar aterako duen liburuan dakartza adierazpen hauek | , | LGPL
aita santua, erlijioa, IHESA

4 pentsamendu “Orain Ratzinger, "zenbait kasutan" kondoia erabiltzearen alde”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude