Non dago hegazkina?

12311-airplane-crash-site-1920x1080-fantasy-wallpaper.jpg

Azken hilabetean bolo bolo dabilen albisteetarik bat, ez dakigu zer larre edo ozeanotako zerutan desagertu den hegazkinarena da. Malaysia Airlines MH370 hegaldiko 239 bidaiarien paraderoa ezezaguna da radarren seinaleetatik ihesean desagertu zenetik. Hamaika dira desagerpenaren inguruko teoriak, eta sarean Tomnod proiektua martxan jarri dute, auzolanean Boing 777-200a topatzeko.

Internet bidezko auzolana edo Croudsouce bat hasi dute desagertutako aeroplanoa topatzeko. Arazo konplexuak gainditzeko, pertsona kopuru indeterminatu baten elkarlana da Croudsourcea. Kasu honetan, Tomnod.com atarian milaka eta milaka dira hegazkina topatzeko lanetan dabiltzan herritarrak.

Tomnod erremintan, Satelite bidez ateratako argazkiak ikusteko aukera ematen zaio erabiltzaileari. Helburua? Itsasoan erregai arrastorik, hegazkinaren zatirik, baltsarik edo bestelako pistak topatzea, eta jakin araztea da. Behekoa irudian ikusi ditzakezue aipatu aukerak.

Tomnod
Tomnod.com-ek lau aukera ematen dizkigu, hegazkinaren paraderoaz informatzeko.

Digital Globe, AEBtako satelite bidezko irudien enpresa garrantzitsuak jarri du tresna modu irekian, munduko begi guztien eskura. Bertan, satelita bidezko lurreko sekzioak gainbegiratzen joan zaitezke, eta alboko panelean agertzen zaizu, zenbat ikusi dituzun orain arte. Gainera, jarri duzun ohar kopurua, eta zenbat jende dagoen zure oharrekin ados. Badakizu, zuk ere baduzu Malaysia Airlines MH370 topatzeko parada: sartu Tomnod.com helbidean eta hasi itsaso eta lur zatiak arakatzen!


Captura de pantalla 2014-03-17 a la(s) 11.37.12

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.