Nola deshumanizatzen dituzten pertsona migratzaileak hedabideek

Nola deshumanizatzen dituzten pertsona migratzaileak hedabideek –

Mikel Garcia Idiakezek Argia aldizkarian.

Pertsona migratzaileak informazio-iturri gisa ez erabiltzea, haien inguruko albisteak irudi sentsazionalistekin laguntzea, beharrezkoa ez denean nazionalitatea azpimarratzea… Hedabideetan pertsona migratzaileak deshumanizatzeko erabiltzen diren mekanismoak aztertu ditu Acoge sareak.

Nola deshumanizatzen dituzten pertsona migratzaileak hedabideek
Argazkia: Unicef

2021ean, 26 egunkaritako 3.650 albiste aztertu ditu Acoge sareak, hedabideetan pertsona migratzaileei ematen zaien tratuaz txostena egiteko. Praktika txarrak jaso dituzte eta horietako zazpi bildu ditu Media.cat-ek:

– Iturri gisa haiengana ez jotzea. Aztertutako edukien %83tan ez da migratzaileen ahotsik sartu, hedabideek ez dituzte informazio-iturri gisa hartzen.

– Irudi sentsazionalistak aukeratzea. Pertsona migratzaileei lotutako edukien irudiak aztertuta, irudien %20 desegokitzat jo dituzte, erdia baino gehiago erabat sentsazionalistak direla dio txostenak eta irudien %35ak gainera haurren eskubideak urratzen dituela.

– “Pertsona” hitza saihestea. Aztertutako albisteen erdiak ez du pertsona hitza erabiltzen, migratzaileez aritzeko. Hizkuntzaren ekonomiagatik izan ohi da sarritan, baina pertsona migratzaileak deshumanizatzeari bide ematen dio.

– Hizkuntza alarmista erabiltzea. Jende oldeaz, oldarraldiez, harresiak gainditzeko erasoez… mintzatzen dira hedabideak. Bost albistetik batek hizkuntza hiperbolikoa, militarizatua edo alarmista darabilela dio txostenak.

– Nazionalitatea azpimarratzea beharrezkoa ez denean. Titularren heren bat sentsazionalista dela ondorioztatu dute eta izenburuen %10ak pertsonen nazionalitatea nabarmentzen duela, nahiz eta beharrezkoa ez izan informazioan.

– Migratzaile rolean baino ez erakustea. Pertsona migratzaileei lotutako albisteen %43 baino gehiago mugetako migrazio fluxuez edota migrazio politikez ari da. Haien bizitzaz, generoaz, LGTBI ikuspegiaz… hitz egiten dutenak apenas iristen diren %7ra.

– Haurren ikuspegi ezkorra ematea. Haurrak eta adin txikikoak dira hedabideek okerren tratatzen dituztenak, dio txostenak. Aztertutako albisteen erdiak baino gehiagok gaztelaniazko MENA siglak (adin txikiko atzerritar ez-lagunduak) darabiltzate haurrak aipatzerakoan, albisteen %14 kriminalizatzaileak dira eta %44ari testuingurua falta zaio.

 

Nola deshumanizatzen dituzten pertsona migratzaileak hedabideek

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

5 pentsamendu “Nola deshumanizatzen dituzten pertsona migratzaileak hedabideek”-ri buruz

  • Hogeigarren mendean ideologia razista batek europa suntsitzea ia ia lortu zuen.
    Orain ,hogeitabatgarren mendean,ideologia antirazista batek(hedabideek eten gabe zabaltzen ari direna)europa akabatzen ari da.
    Begiak ireki eta buelta bat bertzerik ez da eman behar parisen edo londresen, edo gure bazterretan,bilbon,baionan.

    Gaur egungo hautua garbi garbi dago, remplazisten alde edo kontrakoa.

  • Renaud Camus 2022-07-13 13:33

    LE REMPLACISME GLOBAAAAAL!

  • Ikusezin egitea eta deshumanizatzea hiltzen zaituztenean berrietan ere ez agertzea da, gizona zarelako besterik ez.

    Aste honetan hil duten barakaldotarrari buruz ezer jakin duzu? Noski ezetz, “kazetariek” ezkutatu bait dute berria.

    Zentzu gehiago luke halako ikerketa bat gizonen trataeran: kazetarien arabera, biolentoak gara, errudunak jaiotzez, erabili eta botatzekoak, garrantzirik gabeko bizitzak. Inori ez zaio axola gizon izateagatik eskolan gehiago errepikatzea kurtsoz, unibertsitaterako sarrera zailtzea, preso amaitzea, eraila izatea, lan istripu batean hiltzea (urtean 50)…

  • Barakaldon baita ere, 14 urte bere bikotea hiltzeagatik. Onargarria da 14 urte hilketa batengatik? Hilketa gehienetan ez dira 20 urtetik behera jaisten.

    https://www.eitb.eus/es/noticias/sociedad/detalle/8853450/condenada-a-14-anos-mujer-que-mato-a-su-pareja-en-barakaldo/

  • Gizon Beltza 2022-07-13 18:55

    Batik Bi-k arrazoi osoa dauka! Gu, gizon beltzok, espetxean bukatzeko beste arraza taldeek baino 5 aldiz gehiagoko probabilitatea daukagu (AEBetan bederen), eta hori guztia gizon eta beltza izateagatik! Behera sistema arrazista andrazentrista!