Noizko euskal ‘Harlem Shake’ bat?

Harlem Shakehttp://youtu.be/WkhGa2Tcvic

Sarean sua hartu duen dantza irrigarri bat da ‘Harlem Shake’. Tendentzia bihurtzen dira halakoak, batek daki zergatik. Kontua da Euskal Herrian oraindik ezezagun dela, edo behintzat inork ez duela bertako bertsio bat egin. Akaso izango da gaizki ulerturen bat egon daitekeelako letrarekin. Imaginatzen duzue zuen herriko suhiltzaileen etxean halakorik? Eta Argiako erredakzioan? Dibertigarria litzateke. Hemen uzten dizkizuet arrakasta gehien izan dutenak.

Kristalezko bolari begira igarotzen ditut goizak eta arratsak. Eta gauez ezin dut lorik egin.

4 pentsamendu “Noizko euskal ‘Harlem Shake’ bat?”-ri buruz

  • IƱaki San Martin 2013-02-19 10:27

    Nazioartean ospetsu egiten diren txorrada guztiak ez daude gurera ekarri beharrik e?

  • Lehenak grazia du, bigarrenak gutxiago… pentsa ehungarrenak ze grazia izan dezakeen.
    Lipdupekin gauza bera pasatu zitzaidan. Azkenean, “ez dakit non/nork lipdub bat egingo dute” jakitean pentsatzen nuen “o, a, ze guaia, zeinen dibertigarria…. estooo…. ez”..

  • Amonamantangorri 2013-02-19 16:04

    Eeeh,… zertako?

  • Ezer idatzi baino lehen ikertu egin behar da…
    http://www.youtube.com/watch?v=YdRdXMTGeZ4