Noiz arte?

Noiz arte?

Noiz arte?

Gabonak eta iragarkiak; desberdintasun sexistak eta genero rolak

 

Gabonak bertan dira. Urtero bezala iragarkiz bete dira komunikabideak, batez ere telebista, eta nola ez etxeko postontzira ere heldu da Gabonetako propaganda, kontsumismoak gora egiten duen egun hauetan ohikoa den bezala. Hasiera batean ez dirudi arazorik dagoenik, telebista katez aldatu dezakezue eta katalogoak birziklatzera eraman ditzakezue publizitatea ez baduzue gustuko. Zuen bizitzan publizitateak ez du eraginik izango zuek ez baduzue nahi. Baina zer gertatzen da umeekin?

Umeak dira publizistek bilatzen duten target edo helburu nagusia. Hori horrela, azter ditzagun iragarkiak, arazoa zein den konturatu gaitezen:

Jostailuen katalogoak sexuaren arabera oso argi daude bitan zatituta; kolore arrosadun atala neskentzako jostailuekin, eta, bestetik, kolore urdineko atala mutilentzako jostailuekin. Neskentzat printzesa arrosak aurkezten dira, hunkiberak, ahulak..gazteluko dorrean daudenak salbatuko dituen printze urdina itxaroten. Bestalde, mutilak rally gidari apartak dira, emozioa eta akzioa gustuko dutenak, inoiz beldurrik ez dutenak, neskak babestu behar dituztenak… Telebistako iragarkietan gauza berbera gertatzen da.
Bakoitzak bere jostailuak ditu, eta pixkanaka egoera aldatzen ari den arren, oraindik ere gutxitan ikusiko dugu iragarkiren bat non bai neskak zein mutilak batera jolasten dauden. Horrela, indibidualismoaz gain, aspalditik errotuta dauden eta oraindik erabat gainditu ez diren genero rolak ikasten dituzte umeek: emakumeak etxeko lanak egin behar dituela, “polita” jantzi, fina izan, gozoa… eta gizonezkoak ostera traskilak izan behar direla, izaera gogorrarekin, ausartak, agintzen dutenak eta emakumeak babesten dituztenak.

Ikusi eta ikasi. Hori da umeek egiten dutena, baina ez da beraien errua. Bizi garen gizarteak du errua, jendeak hartzen duen jokabide baztertzaileak du errua. Pentsa ezazue, mutil bati ezin al zaio gustatu panpinekin jolastea, esaterako? eta neskei ezin al zaie atsegin, adibidez, kotxeekin jolastea?  

Gabon hauetan esan EZ estereotipoei.

Gabon zoriontsuak izan, sexismorik gabeko Gabonak.

Noiz arte?

Kazetaria. Mugimendu sozialak eta gatazkak.

2 pentsamendu “Noiz arte?”-ri buruz

  • Gai honetaz bideo bat egin dugu lagun batek eta biok. Oso argi ikusten dira aipaturiko estereotipoak.
    http://www.youtube.com/watch?v=aAiPa6-h-I4&hd=1

  • Leire Regadas 2011-12-23 19:22

    Eskerrik asko bideoagatik!
    Oso ondo dago, gainera primeran egiten du bat nik idatzitakoarekin. Ikus entzunezkoek beti helarazten dituzte zuzenago mezuak jendearengana testu idatziak baino.. ea denok konturatzen garen egoerataz ta pixkanaka aldatzen dugun 😉