Ama, noiz amaituko dira hauteskundeak?

Ama, noiz amaituko dira hauteskundeak?

Badira bideo batzuk eztanda egiten dutenak sarean, ZuZeun badakigu zerbait honetaz. Obama eta Romneyrekin nazkatuta dagoen haurtxo negartiaren bideo hau horietako bat da. “Ama nazkatuta nago Bronco Obama eta Mitt Romneyz”, dio neskatxak negar artean. Eta amak erantzun: “Lasai, laster pasako da-eta”. Unea harrapatu, youtubera igo eta boom! Hemen duzue.


Euskal Autonomi Erkidegoan duela gutxi izan ziren hauteskundeak, eta ziur zuetako askok amaitu zenutela nazka-nazka eginda. Tira, oraindik hautesondoko ajearekin gora eta behera gabiltza.

Zure seme-alabak ere Urkullu, Mintegi eta enparauekin nazkatuta al daude?
Hala bada kontaiguzu!

Ama, noiz amaituko dira hauteskundeak?

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

2 pentsamendu “Ama, noiz amaituko dira hauteskundeak?”-ri buruz

  • Nik badut Unibertsitateko lagun markiñar bat, nazka-nazka eginda dagoena. Nik dakidala ez du negarrik egin oraindik.

  • Amonamantangorri 2012-11-02 20:53

    Gaixoa. Beharbada gurasoak izanen dira egunero Bronco Bamma eta Romneyren kontuarekin kaka ematen ari direnak…