Nikaragua: ezkerra eta auzolotsa

Nikaragua: ezkerra eta auzolotsa –

Aspaldi honetan Nikaraguan gertatzen denarekin kezkaz beteta nabil, eta baita euskal ezkerrak duen isiltasun lotsagarriarekin. Kezka areagotzeko gainera,  jakin berri dut, Monika Baltonado gerrillari eta diputatu ohiaren anaia Ricardo Baltonado, unibertsitateko irakaslea, poliziak atxilotu duela muntaia itxura duen terrorismo  salaketarekin. Eta horrela askorekin.

Nikaragua: ezkerra eta auzolotsa

Zorionez, berriro ere, hipotekarik gabeko feminismotik datozen iritzi kritikoek poztu naute zerbait, ene auzo lotsa arinduz. Hasteko, adierazi nahi dut Berrian June Fernandez kazetariak argitaraturiko “Nikaragua eta matxismo ezkertiarra” iritzi artikuluarekin bene-benetako adostasuna dudala. Izan ere, 2006an, Nikaraguan 1837tik indarrean zegoen abortu terapeutikoaren legea bertan behera geratu zen FSLNren laguntzarekin, eta feminismoa jipoitzen jarraitu du. Erabaki horrekin katoliko atzerakoien botoa erakarri nahi zuten fronteak; baita lortu ere, handik gutxira Ortegak hauteskundeak irabazi baitzituen. Modu zikin horretan gobernura heltzen denak, zikin jokatzen jarraituko du behin gobernura helduta. Eta, zoritxarrez, hala izan da.

Niretzako, jarrera horregatik (eta bere andrearen alaba Zoilamerikari egindakoagatik), aski da Ortega-Murillo eta FSLN, ezkerreko mapatik ezabatzeko. «Putasemeak dira baina gure putasemeak, eta horregatik babestu egin behar ditugu» esaera hark,  inperioarentzat edo burgesiarentzat balio lezake, beren interesak gauza guztien gainetik eta aurretik jartzen baitituzte; baina ez gizateriaren emantzipazioa helmuga duen ezkerrarentzat! Horregatik, zeharo gaitzesgarria iruditzen zait ezkerraren zati batek azaltzen duen Ortegarekiko onespena edo salaketa eza. «Ortega eta inperialismoaren artean erantzuna argi daukat», erantzuten dute. Baina kontua ez da Ortega eta inperialismoaren artean hautatzea, jipoitzen eta sarraskitzen ari den Diktadorea eta matxinatu den herriaren artean baizik! Gainera, une honetan ez dago (Venezuelarekin bezala) Ortega eta Inperialismoaren arteko gatazka. Ortegak bere burua zuritzeko asmatutako aitzakia da. Inperialismoa muturra sartzen ari dela? Jakina, eta non ez! (eta hori guztiz salagarria da). Eta gehiago sartu ahalko du Ortegaren errepresioa lagun. Inperioa omnipresentea da Ertamerikan, baina horrek ez du esan nahi inperialismoak mugitzen dituenik herri gatazkak.

Aspaldi da Ortega buru duen FSLNk iraultzailea izateari, are, ezkerreko talde duin eta ondratua izateari utzi ziola. Gobernua galdu zutenean, iraultzarekin jarraitzeko dirua behar zela eta Piñata deituriko lapurretaren bitartez, Ortegaren sokakoek (salbuespenak salbuespen) bere poltsikorako ebatsi zituzten hainbat herri jabego: lurrak, diru funtsak, hotelak eta industriak… Hor hasi zen FSLN eta bere buruzagien usteltze prozesua. Orduz gero, elizarekin, bertako burgesiarekin, eta Munduko Diru Funtsaren agintariekin tratulari leialak izan dira Ortega eta enparauak. Horren ondorioz, benetako milaka sandinistak alderdia utzi egin zuten.

Joera negargarri hori, zoritxarrez, hain zabaldua dago ezkerraren alorrean, ezen, ohikoa edo normaltzat jotzen dugu «pragmatismoaren» izenean. Ni ez nago ados, alabaina, herri haserreari errepresio gordinarekin erantzun dionean, ustelkeriaz harago joan da FSLN: poliziak, paramilitarrak eta partiduaren taldeekin hilak (ia 400), zaurituak, atxilotuak eta torturak eragindakoak. Hor marra-gorri guztiak igaro dira. Eta hemen, gurean, ezkerrekook isilik.
Hori eta geo-estrategiaren izenean egiten diren lerratze harrigarriak. Adibidez, Errusia eta Al Assaden aldeko lerratze kriminala. Hori bai, anti inperialismoaren izenean. Horientzat Siriako Kurduen borroka guztiz ulertezina da. Norbaitek «ergelen antiinperialismoa» deitu zion joera horri. Arrazoi guztia zuen. Horientzat errazena Nikaraguako herri mobilizazioak “kolpezaleak” bihurtzea, eta kito arazoa. (Kataluniari buruz ere halako zerbait entzuna dugu, ezta?).

Duela hilabete bat nazioarteko arloko euskal aditu batek (Argian) idatzi zuen, une honetan Amerika Latinoan jardun duten “iraultza” saiakera guztiek (hor sartuz era eta izaera desberdineko mugimendu asko) eskubira jo dutela, eta ez dutela kolokan jartzen estatusa.  Entzun izan dugu, sarriegi, Arabiar Udaberriak azken finean inperialismoaren mesederako izan zirela.

Izugarria halako abiapuntua. Ni, Rosa Luxenburgorekin bat nator hauxe zionean: herriek eskubidea dutela eginahalean kale egiteko, okertzeko, azken finean! Herri mugimenduekiko halako mesfidantzak adierazten du zein ezgai, erratu eta antzu bihurtzen ari den ezker (nolabait deitzearren) mota bat, zeinak beren gidaritzapean edo parametroetan sartzen ez den oro, arriskutsua iruditzen zaion, inperialismoaren jostailua bihurtuz. M15 mugimenduak ere antzeko harridura sorrarazi zuen hasiera batean, bere parametroetan ez baitzen sartzen mugimendu hura.

Halako ezkerrarekin ez da harritzekoa herriak eskuinera jotzea; baina ez berezkoa duelako, baizik ezker inpresentable horrek eskuinari aurpegia garbitzen diolako, Sao Pauloko Foroaren erabaki lotsagarria lekuko. Kubako iraultzaren mireslea nauzue, baina ez itsua Kubako Alderdi Komunistaren erabaki askorekin, batez ere nazioarte arloan. Ezin ahaztu 68an, orain 50 urte, Sozialismoaren izenean Fidel Castrok ontzat eman zuela Sobietar Batasunak Pragako udaberria tankeekin ito izanaz. Edo duela urte batzuk Al Assad-i sostengua adierazi ziola…

Joera horrek, nire uste apalean ez du zer ikusirik internazionalismoarekin, eta bai burokraten arteko diplomaziarekin.

Nikaragua: ezkerra eta auzolotsa
Nikaragua: ezkerra eta auzolotsa
Nikaragua: ezkerra eta auzolotsa

Oreretarra. Idazlea eta politikaria. Alternatiba alderdiko kidea.

18 pentsamendu “Nikaragua: ezkerra eta auzolotsa”-ri buruz

  • Berri ona da Bikila edo June Fernandez kezkaturik sentitzea Euskal Herriko ezkerrarekin. Esan nahi du oraindik dena ez dagoela galduta eta badela esperantzarik. Trosko eta feminista liberalak arazoak aurkitzen hasi direla. Eskerrak!
    Begira, artikulu honen hitzak errealitatearen ekintzekin ikusi behar dira:
    Duela urte batzuk potentzia inperialistek Libian kolpe bat ematea erabaki zuten Gadafi kentzeko (Gadafi oztopo bat zelako Afrika espoliatzeko eta handik eskulan merkea ateratzeko). Ba orduan Bikila potentzia inperialisten kolpea “Libiako zapalduen iraultza” zela azaltzen aritu zen. Gero Gadafi hil zuten eta… zertan gelditu da Libiako ustezko iraultza? Ezertan, beno bai, afrikarrak potentzia inperialistek nahi bezala are okerrago uztean. Eta Bikilak hitz egiten du auzolotsaz…Gauza berbera da Sirian edo Nikaraguan. Ez dago oposizio askatzailerik, inperialisten oposizioa baizik.

  • Landare adiskide. Ni ez naiz troskista, iturri marxista askotik (horien arte Troski ere, jakina) edaten duen militante bat baizik. Eta arinegi iruditzen zait artikulu egileari feminista liberala deitzea. Dena den horrek ez du garrantzirik gaurko eztabaidarako , bai ordea zuk hemen botatzen dituzun zenbait uste ustelak. Hasteko ez nahastu gauzak. Gadafi tirano ustel bat zen Aznar eta Sarkoziren laguna. Aspaldi uzti zion 80.ko antiinperialismo bultzatzeari eta azken urtean EEBB eta EBkin tratuetan zebilen bere mesede partilkularreko. Nik salatu nuena izan zen Arabiar udaberriarern baitan Libiako herria mugitzen hasi zenean Gadafiren basakerfia herri horrekiko. Geroago etorriko zen NATOren eskuartzea eta gainontzekoak, nire ustez guztiz salagarriak eta gaitzezgarriak. Baina bereiztu dezagun Gadafiren basakeriaren aurka altxatu zirenen zilegitasuna eta geroago inperialismoak azken urtetan bazkidearekin egin zuena . Gauza bera gerta liteke Nikaraguan eta salagarri izango da. Horrek ez du on egiten Ortega, eta ezta onargarria bere errepesioa. Zer esan Siriari buruz. Ez dagoela oposizio askatzailerik? Eta zer dira Siriako Kurdoen jarduera? Zoritxarrez, herri altxamendu askok,
    ahulegiak izaten dira eta hirugarren indarren mutur sartzea ahalbideratzen du. ISSIsena, esate baterako. Baina hor ez da herritarren errua, baizik ezkerreko indarren ahuldadearen ondorioa. Otega, Gadafi, eta Al Assad tiranoak dira. Ezkerrak ezin dut aintzakotzat hartu. Horrek ez du EEBB eta OTANen eskuartzea jastifikatzen, jakinardenik. Bi eremetu horietatik kanpo eta kontra etorriko da iraultza askatzailea. Edo inperialismoaren mutur sartzearen beldun herri zapalduak isil eta kieto egon behako luke? Bada, ez.

  • Troski pertsonaiaz harago, trotskismoa da inperialismoak ezkerra “ezkerretik” zatitzeko eta berari bidea irekitzeko baliaturiko tresna. Fidel Castrok argi asko esplikatzen zuen. Gaur egun Kubako gobernuak ere Assad babesten du, Venezuelakoak bezala. Siriako eta Palestinako erakunde sozialista eta komunistak ere Assadekin daude. Zeozergatik izango da.
    Inperioak aurkaria tirano deitzean, zuek mantra bera errepikatzen duzue. Ez omen zarete NATOzaleak, baina beti NATOri komeni zaiona bultzatzen.

  • Ezkerrak auzolotsa ematen du bai, irakurri besterik ez dago zuk idatzitakoak. Landarerekin bat nator bere kritikan, hemen batzuek uste dute beste herriek zer egiten duten epaitzeko autoritatea dutela. Ez naiz marxista inondik ere, baina stalinen jarraitzaileek arrazoi dute troskismoa inperialismoaren tresna dela diotenean.

    Ezberdintasunak-ezberdintasun, Hezbollah, Nikaragua, Yemen, Ipar Korea, Siria eta inperialismo anglosionistari aurre eginez bere subirautza defendatzen duen herri orok merezi du babesa

  • joxe iriarte bikila 2018-10-18 20:27

    Hara! Banekien trokismo hitza agertuta imperialismoarekiko morrontza aterako zela, edo CIAko agenteak direla. Mesedez, bakarrik fatal zaizue pioletarena txalotzea. Nolakoa zuen kako mentala. Herri subiratutza? Nikaraguan geratzen dena, horixe da: herri borroka tirano baten aurka. Ipar Korea herri subiratutzarekin parekatzea eta Stalini arrazoia ematea. Eta bere garaian Pragako udaberria tankez zapaltzea. Arraioa! Europako eskuin muturra, Le Pen lekuko, Al Assadekin, daude, zeozegatik izango da, bai.
    Dena den, ez du mererezi termino hauetan eztabaidatzea. Ez horixe. Nikaraguako egoeraz hitz egin nahi ba da, ordun bai.

  • Bikila: asko luzatu zara daturik eman gabe. Gobernu bst neurtzeko daturik garrantzitsiuak sozialak dira eta horretan Nikaragua txukun aritu da.

  • Gadakiren eginak:
    -Irakaskuntza, unibertsitarioa ere, dohainik. (Eskolaritatea Espainan bainon urte gehiago)
    -Elektrezitatea dohainik.
    -Gasolina ia dohainik.
    -Paro subsidio eskubide unibertsala.
    -Pisua erosteko ez zen prestamorik behar.
    -British baseak kanporatu.
    Petroleoa nazionalizatu.
    Hego Afrikaren iraultza bltzatu (Mandelaren lagun mina baita Chevezena ere)
    Afrikako satelitea martxan jartzen bertakoen media garatzeko.
    Afrikar moneta bultzatu.

  • Datu horietaz ez duzu hotzegiten.
    Bestaldetik UKko parlamentuaren txostena deseztatu zuen Gadafiri leporatu zuzkioten ustezko hilketak(manifak hirietan bonbardatzea…onolako testimonio grafikorik gabe han guztiak mobila izanda argazkiak ateratzeko.
    DATUEI ETANTZUN MESEDEZ EZ HITZ UTSAL GEHIAGO

  • Datu horietaz ez duzu hitzegiten.
    Bestaldetik UKko parlamentuaren txostena deseztatu zuen Gadafiri leporatu zizkioten ustezko hilketak (manifak hirietan bonbardatzea…) inolako testimonio grafikorik gabe han guztiak mobila izanda argazkiak ateratzeko.
    DATUEI ETANTZUN MESEDEZ EZ HITZ UTSAL GEHIAGO

  • joxe iriarte bikila 2018-10-19 14:20

    Datuak? Hasteko, jbere andrearen alaba Zoilamerikari egindakoagatik, aski da Ortega-Murillo eta FSLN, ezkerreko mapatik ezabatzeko. Zer esanik ez emakumeen eskubiden aurkako (horien artean abotatzeko eskubidea) Ortega-Murilloren jarrera beldurgarria. Hori ez al da arazo sozial bat? Ekologia arloan (parke nazionalaren kiskalketaren gestio negargarria) gertatutakoak eta Nikaraguako Kanalaren inguran baserritarrei egindako exproziazio bidegabeak? Sandinistek iraultzan garaitik zetorrena (eta eskubiko partiduek ezabatu ezin zutena) eta Venezuelako peltrolio merkearen esker klientelismoa lotzeko erabali dutena
    hor dago, baina aspaldi egin du behera. Nola ulertu bestela herritarren haserrea? Ahaztu gabea nola sortu zen haserre hori, justu jubilazioaren legearen inguruan. Dena den, gizarte libre eta justu bati buruz ez da aski zenbait lorpen sozilak bermatzen diren (hori garrantzizkoa izanik) azpimarratzea baina askatasun demokratikoaren alorrean gauzatzen dena bigarren mailan uztea. Eta herri mobilizioei errepresioarekin erantzun diona, horregatik soil solik, ez du ezkerretik deus. Edo askatasuna eta berdintasuna elkarrren kontra jarri bhar dug? Hemen ere, badira zeintzuk diotenak, arazo sozila dela garrantzisuena eta bestelakoak bigarren mailakoak . Baina, errealitatean ez bata ez bestea. Nikaraguan arazo soziala ere gaiztotzen ari da eskubide demokaratikoen ondatzearen baitan. Edo hori ere, imperialismoaren propoganda al da? Itsua izan behar da, ez ikusteko Oretaga-Murilloren erregimena bere interes partrikularrean (botere eta diru gosea) mugitzen dela. Nikaraguako ondasun geheinak familia horren eskuetan daudela.

  • joxe iriarte bikila 2018-10-19 14:49

    Gadafiri buruz.
    Gadafiren aurka egoteak, ez zuen esan nahi inondik inora esan OTANen jazarpenaren aldekoan ginelarik (gure, aldetik behintzat). Eztabaida berbera izan genuen Balkanetako gerran. Diktadoreen aurka egoteak ez du esan nahi imperialismoaren eskuartzearen alde egotea. Gure etsaiaren etsaia ez da derrigorrez gure laguna!

    Batzuk uste dute, izan Gadafi, Sadan Hussein, Bachar Al Asad edo Milosevich edo Ortega, lagunak izan behar ditugula une jakin batean OTANek beren jo puntuan jartzen dituztelako. Ez da horrela! Sirian ikustean ari gara axioma hori gezurra galanta dela. Nire lagunak dira, errepresioa nondik datorkiolarik datorkiola, beti jazartu izaten den herri xumea. Zanpatuak, oinazpiratuak, munduko kondenatuak direnak, hain zuzen.

    Inondik inora diktadore edo satrapak, beren burua zuritzeko, izan gorria, beltza edo berdea zabaltzen duten bandera; edo adierazten duten ideologia adierazten dutelarik.

    Egia da, batzuetan zaila dela jakitea zein den zuria edo beltza, arrea edo grisa. Eta herriaren alde jarduten duten aldekoen artean ere denetarik izaten delako eta huts egitea gizatiarra delako. Kasu horietan ondo esanak onartu eta gaizki esanak barkatu, gure esaera zaharrak legez konpondu beharko dugu gure huts eginak. Nola lerratu bestela borroken oinarriak eta zioak hain nahasiak dauden mundu eta garai honetan. Joanak dira garaiak non etsaiak eta lagunak bereizten zuen marra oso garbia azaltzen zena. OTANen eskuartze inperialista gaitzesteko salafista-yidahistaren alde egon beharko bagina, jai genuen!

  • Peru Leartzako 2018-10-20 09:55

    Bikila jauna; Atera kontuak nola dagoen Euskal Herria.
    Gadafirekin etxebizitza dirurik gabe (gu AJD barkatu digutela, eta pozik)
    Talibanismoa han eta hemen; beste iruzkin bat bota zazu, eta troskistatik fatxara berehala kalifikatu zaituzte
    Aitxiaren eta semiaren..

  • Nicaragua, Siria, Libia… aipatu dituzu.
    Hasi gaitezen Libiatik:
    Hemen dituzu Kadafiren ekintza batzuk:
    http://www.telesurtv.net/news/que-hizo-muamar-gadafi-por-libia-20181020-0008.html
    Datu sozioekonomikoak dira: horiek neurtzen dute jendearen bizi maila.
    Baten bat zuzena ez bada esaidazu mesedez.

  • joxe iriarte bikila 2018-10-22 10:47

    Gauza bat zen Iraultza verdearen lehen urtetako Gadafi eta oso bestelakoa azken urtetakoa. Sarkozi, Aznar, EN, USA-rekin oso harreman onak zituen. Hona hemen AZNAR garaiko berri bat: gauza bera bere herriarekin…

    El líder libio Muamar El Gadafi mantendrá este sábado un encuentro privado en Sevilla con el ex presidente del Gobierno José María Aznar en su primera jornada de estancia en España, previa al comienzo de la visita oficial el lunes en Madrid. Según han informado fuentes conocedoras de la visita, Gadafi y Aznar cenarán en la capital sevillana a invitación del líder libio, cuya llegada al aeropuerto de San Pablo está prevista al filo del mediodía. Fuentes de la Fundación FAES, que preside Aznar, también han confirmado el encuentro, que han calificado de “cita privada”. Gadafi recibió a Aznar cuando viajó a Trípoli en septiembre de 2003, en la primera vez que un presidente del Gobierno español visitaba este país. Primera visita a Libia También fue la primera visita a Libia de un líder internacional días después de que el Consejo de Seguridad de la ONU levantara el embargo comercial y aéreo impuesto al régimen de Gadafi en 1992 por su negativa a cooperar en la investigación del atentado del avión de Pan Am en 1988 sobre la localidad escocesa de Lockerbie, en el que murieron 270 personas. El mandatario libio valoró este gesto y recibió al entonces jefe del Gobierno en su residencia de Bab el Aziziya, regalándole además un caballo árabe de nombre “El rayo del líder”. Ambos tuvieron un encuentro previo en la cumbre euro-africana celebrada en El Cairo en abril de 2000, año en el que Gadafi decidió reorientar su política e inició un proceso de acercamiento a la comunidad internacional. La reunión con Aznar, cuyo lugar no se ha concretado, se celebra durante la estancia privada de Gadafi en Sevilla, que dedicará en buena parte al ocio, y en víspera de su visita oficial, que comenzará el lunes al mediodía en Madrid. Con el presidente del Gobierno El dirigente libio se reunirá ese día con el jefe del Gobierno, José Luis Rodríguez Zapatero, y el martes almorzará con los Reyes antes de su regreso a Trípoli. En Sevilla, está previsto que se hospede en el hotel de lujo Hacienda La Boticaria, en la localidad de Alcalá de Guadaira, a unos quince kilómetros de la capital, donde instalaría la jaima en la que recibe a sus invitados. Llega acompañado de una numerosa comitiva de unas 300 personas, entre ellas, las componentes de la guardia femenina que le escolta en sus viajes.
    Ver más en: https://www.20minutos.es/noticia/322257/0/gadafi/aznar/reunion/#xtor=AD-15&xts=467263

  • peru Leartzako 2018-10-23 10:09

    Hemen miresten den personaia
    https://www.youtube.com/watch?v=LjNAGyMCEik

    10-Si los libios compran un coche, el gobierno paga el 50%.

    Paradisua
    http://www.voltairenet.org/article171767.html

  • joxe iriarte bikila 2018-10-23 13:49

    Bukatzeko. Bat.OTANen bobarketak justifikaezinak izan ziren. Hortan ados. Bi. Gadafiaren sarraskiak, seguraski batzuk superdimentsionatuak, izan ziren. Hori ere justifika ezina. Onura sozialak bere horretan bakarrik ez dute erregimen bat aurrerakoa bihurtzen, beste zenbait gauza behar dira. Bestela, Eskobar ere ontzart hartu beharko genuke.

  • Bikiraren azken erantzunekin guztiz ados. Mundua txuri edo beltz ikusten dute jende askok eta bloke bat aukeratu eta jo eta su bere alde. Saudi Arabia, Qatar eta Emirerri batuek ere izugarrizko durulaguntzak ematen dituzte baina…..
    Ala ere ez dut inondik inora kubako iraultza eta Troskirenganako miresmena konpartitzen.

  • joxe iriarte bikila 2018-10-27 14:20

    Argian Libiari buruzko artiku bateko zati bat

    “Beste” libiarrak: amazigak eta tubuak

    Mairuak gara behelaino artean? (Pamiela, 2010) liburuan, Joseba Sarrionandiak dio Magrebeko estatuak ”berberofoboak” direla, “partikularki amazig jendetza handiak dituzten Aljeria eta Maroko”. Libian askoz kopuru txikiagoaz ari gara –populazioaren %10aren bueltan–, baina Gaddafiren espetxeak amazig preso politikoz josita zeuden. Gaddafiren 1973ko “kultur iraultza” zela eta, bere liburu berdearekin bat ez zetorren ale oro debekatu eta deuseztatu zuen. Amazig hitzak “gizon askea” esan nahi du, literalki, baina agintari gorenarentzat “Satanasen semeak” besterik ez ziren, edota “Libia zatitzeko kolonialismoaren tresna hutsa”. Gauzak honela, amazigek altxamenduarekin bat egiteak 2011n ez zuen inor ustekabean harrapatu.

    Oposizioarekin bat egin arren, amazigek harremanak etetea erabaki zuten 2011ko abuztuan. Orduko beren agintari Fathi Ben Khalifaren hitzetan, “arabiar nazionalisten eta islamisten arteko borroka da hau, eta ez batak ez besteak ez du adierazi gu onartzeko asmorik”. Amazig Kontseilu Gorenak 2011ko irailean ekin zion bere ibilbideari. Hizkuntza aldarrikapena izan zen bere lehen eskaera. Aldi berean, lehen herri kontseiluak eratu ziren, eta Zuara (kostaldeko amazig enklabea) izan zen udalbatza era demokratikoan hautatu zuen Libiako lehen herria.

    Tuarega arabiarra ez den beste herrietako bat da Libian. Euren artean oraindik batasuna lortu ez arren, gero eta estuagoak dira amazigekin dituzten harremanak. Azken finean, hizkuntza amankomuna dute, eta haietako askok diote “basamortuko amazigak” besterik ez direla tuaregak. Tubuak dira azken hauen bizilagunak Libia hegoaldean, Txad eta Nigerreko mugek ere erdibitzen dute tubuen lurralde idorra (Afrikako zonalderik lehorrena). Saharaz hegoaldeko herri honek errepresio bortitza pairatu zuen Gaddafik boterean eman zituen lau hamarkadetan: lur onenak (oasiak) kendu eta arabiar kolonoei eman zizkien agintari ohiak; eskola eta ospitalerik gabe utzi zituen eta, hainbatetan, beren herri xumeak airetik bonbardatu zituen Gaddafik. Tubu Kontseilu Gorena da euren erakunde nagusia egun, eta agenda bateratua adostu dute amazigekin.