Nicolas Maduro: “Euskaldunak hain zarete bihurriak, Simon Bolivar munduratu zenutela”

Nicolas Maduro TxalapartaFILVEN Venezuelako Nazioarteko Liburu Azokan egin berri du tupust Nicolas Maduro presidenteak Txalaparta argitaletxearen saltokiarekin. TeleSur telebistaren kamerek jaso zuten euskaldunekin elkartzeko unea –eta beste ordu laurdeneko paseoa-. LaPatilla.com webguneak jaso du bideoa, Maduroren hitz batzuetan arreta jarriz: “Stalin-ek nere antza du”.

Konparazio egozentriko horretaz gain, Txalaparta ezagutzeko momentua aprobetxatu zuen Madurok Euskal Herriari buruz apur bat informatzeko. “Zer da txalaparta?“, galdetu zuen, “El Sur en Revolución” liburua opari jaso eta gero. Ondoren,  Txalapartako liburuzainarekin elkarrizketa laburra izan zuen: “euskaldunak hain zarete bihurriak, [Simon] Bolivar munduratu zenutela”. Euskaldunari bostekoa eman eta aurrera segi zuen Maduro eta bere segizioak. Beste herri solidario baten bila.

euskaldunak, liburua, maduro, Nicolas Maduro, txalaparta, Venezuela

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude