Nekez uzten du bere sorterria sustraiak han dituenak

Nekez uzten du bere sorterria sustraiak han dituenak –

Nekez uzten du bere sorterria sustraiak han dituenakGaur egungo migrazio masiboaren inguruan komunikabide nagusiek, elkartasunaren atzean ezkutatzen duten egia azaleratzeko garaia delakoan nago.  Nire iritzian migrazio hau ez bai da ona ez sorterriarentzat, ez iristen den herriarentzat, are eta gutxiago etorkinentzat beraientzat. Eragindako migrazio masibo honen biktima da etorkina, eta garbi eta ozen esateko garaia da historian han eta hemen gertatu den bezala, migrazio hau enpresa gutxi batzuren irabaziak biderkatzeko eurek eragiten diharduten fenomeno bat besterik ez dela nere ustez. Esku lan merkea beste helbururik ez duena, jendea leku batetik bestera mugiarazi, sorterriko lurraldean dutena desegin, gerra naiz krisiak eraginez, finean iristen den lurraldean elite diren enpresek irabaziak biderkatu ditzaten. Elite berberak bultzatzen duen faxismoaren eta xenofobiaren biktima ere badira ondoren etorkinak. Bertako langileriarekin bat egin ez dezan, elkar hartze batek ekarriko lukeen soldaten igoera bat ekidin ahal izateko. Migrazioa sorterriarentzat naiz iristen den herriarentzat galera izugarria dela uste dut. Aldiz izugarrizko diru irabaziak dituztenak eliteko enpresa global gutxi batzuk direla. Aurretik daramatza migrazio masibo honek herri osoak, beren kultura eta beren hizkuntza, giza baliabideak, ondasunak, gizarteko elkartasuna eta abar, bai sorterrian eta baita iristen diren lurraldeetan ere.

Asko egin genezakela uste dut, gure esku bai dago; non nori eta zer erosi, nor bozkatu, noren esku utzi gure aurrezkiak, non eskatu maileguak, norentzat lan egin, nora eta nola bidaiatu edo garraiatu, zer ikusi, nora gerturatu, zertan igaro gure denbora… hemen ere hasten bai da gerra eta migrazio hau ere nere iritziz. Etorkinei giza eskubideak aldarrikatzea, zor zaien gertutasuna eskaini, maitasunez giza laguntza eta enpatia eman, biktima izaera aitortu ere.

Nekez uzten du bere sorterria sustraiak han dituenak.

Nekez uzten du bere lurra zuhaitzak ez bada abaildu eta oholetan.

Ez du niniak begia uzten ez bada erroi edo arrubioen mokoetan.

Nekez uzten du gesalak itsasoa ez hareharriak basamortua.

Ez du liliak udaberria uzten ez elurrak zuritasuna.

Bere sorterria nekez uzten du sustraiak han dituenak.

N ekez uzten du bere sorterria sustraiak han dituenak