Nazioa eta nazionalitateak (3)

Nazioa eta nazionalitateak (3) –

1977ko ekaineko bozen emaitzen ondorioz eraturiko Diputatuen Kongresuak Konstituzioaren zirriborroa idazteko, esan liteke, gehiago edo gutxiago diktadura frankistarekin lotutako lau gizon hautatu zituela: APko Manuel Fraga (Francoren ministro ezaguna) eta UCDko Gabriel Cisneros (Gorte frankistetan 1971tik, Soriatik, kontseilari nazional), Miguel Herrero (1976-1982 UCD, 1982-1989 AP, eta 1989-2004 PP), J. Pedro Pérez Llorca (Puente Ojearen arabera, transfuga, FLPtik –Frente de Liberación Popular– UCDra, eta Suarezen gobernuan ministro izatera); eta, oposizio antifrankistako hiru: PSOEko Gregorio Peces-Barba, eta bi katalan, Talde Parlamentario Komunistaren ordezkaritzan PSUCeko Jordi Sole Tura, eta, Kataluniako Konbergentzia Demokratikoko Miquel Roca, nazionalista katalan eta euskaldunen ordezkari gisara. Beste batzuek ere kolaboratu zuten, baina zazpi horiek izan ziren Konstituzioaren idazle, hein batean behintzat, zeren beste batzuek ere idatzi edo finkatu baitzituzten artikulu garrantzitsu batzuk jarraian ikusiko dugun bezala.

Nazioa eta nazionalitateak (3)Konstituzioaren bigarren artikuluak polemika handia sortu zuen parlamentuan bezala handik kanpo. “Nazionalitateak” kontzeptua sartu behar zen edo ez, hori zen eztabaidaren muina. Hiru posizio nagusi agertu ziren, eta posizio horietako bakoitzaren barruan ñabardurak. Lehen posizioa, nazio bakarra espainola zela defendatzen zutenena, termino esentzialistetan; bigarrena, Espainia nazioa ez baizik eta Estatua zela eta estatu horrek bere baitan nazioak zituela defendatzen zutenena, lehen posiziokoek nazioaz zuten kontzeptu berbera izaki bigarren posiziokoek ere; eta, hirugarren posiziokoek defendatzen zuten Espainian elkarrekin bizi zirela nazio edo nazionalitate ezberdinak, eta Espainia Estatua ez ezik “nazioen nazioa” zela.

Alderdi katalan gehienentzat, Katalunia nazio bat zen Espainia plurinazionalaren baitan. Nazionalismoaren beste zati batentzat, Katalunian bezala Euskal Herri penintsularrean edo egungo EAEn, Espainia ez zen nazioa, baizik eta Estatua.

Baina definizioak definizio, alderdi bakoitzak etorkizun politikorako zer defendatzen zuen? Orduan EE alderdian zegoen F. Letamendia eztabaida hartan izan zen, eta haren lekukotasunaren arabera, nazioen arazoa sakontasunean azaldu zutenak, hain zuzen ponentziaren markotik noranzko ezberdinetan ateratzen zirelako Fraga eta Arzallus izan ziren. Fragaren iritzian, nazionalitateak terminoa ez zuen Konstituzioak jaso behar, zeren hortik bidea irekitzen zen nazionalitateen printzipioari, eta ustezko autodeterminazio eskubide eta Estatu propioari. Eta Arzallusek? 

Hura nazionalitateak terminoa sartzearen alde, noski, baina hortik autodeterminazio eskubidea defendatzera igaro gabe, auto-mugatuz termino horren norainokoa. Besteak beste, Arzallusek gogora ekarri zuen nazionalitateen printzipioa agertu aurretik Euskal Foruetan bazela Koroarekin ituna hausteko aukera, eta haren arabera: “babestuko gaituena eta ondo tratatuko gaituena bilatzea zehazki formula sezesionista zela” baina amaitu zuen esanez, Monarkian bazuela konfiantza: “guretzat, Koroaren balio berezi eta berariazkoa da beren burujabetza mugatzen duten herri askeen elkargune eta batasun lotura izatearena. Aurrerago, Arzallusek berriro lasaitu zituen Espainiaren batasun zatiezinaren aldekoak: “Ez dugu bilatzen ez ´nazionalitateak´ terminoan, errepikatzen dut, ez autonomian, sezesiorako tranpolina”.

Letamendiak izan ezik autodeterminazio eskubidea ez katalanetatik inork –ñabartu beharra dago ERCko Heribert Barreraren posizioa–, ez eta euskaldunetatik inork argi eta garbi ez defendatuagatik, eta Espainia nazioen nazioa edo nazionalitateen Estatua zela aitortuagatik, hortik autonomiarako eskubidea baino ez zela ondorioztatzen argitu eta azaldu arren, agintari militar espainolak ez ziren lasai gelditu “nazionalitateak” terminoa Konstituzioan jasotzearekin, eta Miquel Roca eta Jordi Sole Turaren testigantza ez gezurtatuen arabera, beraiek izan ziren, 1978ko Konstituzioaren 2. artikulua egun dagoen bezala finkatu zutenak, 8. artikulua finkatu zuten bezalatsu: 

La Constitución se fundamenta en la indisoluble unidad de la Nación española, patria común e indivisible de todos los españoles, y reconoce y garantiza el derecho a la autonomía de las nacionalidades y regiones que la integran y la solidaridad entre todas ellas.

Jakina, agintari militar espainolen injerentziak Konstituzioa zehaztu eta finkatzeko orduan ez ziren izan, noski, onartezinak espainiar erako demokraziarentzat, eta frankismoaren hautsi ez izanak ekarritako beste hainbat eragozpen ere ez. 

Espainiako Kongresuan autodeterminazio eskubideari buruzko debatea nola joan zen zehaztea falta zaigu, bereziki katalan eta euskal ordezkarien parte-hartzeari dagokionez, eta halaber, Konstituzioaren 3. artikuluari buruzkoa, hots, hizkuntzei dagokiena. 

Nazioa eta nazionalitateak (3)

Idazlea, irakaslea, hizkuntza-normalizazioko teknikaria (Azkoitia)

6 pentsamendu “Nazioa eta nazionalitateak (3)”-ri buruz

  • Bi ohar.
    Bat, zuzenketa bat. “frankismoaren hautsi ez izanak”, frankismoarekin hautsi ez izanak.
    Bigarrena, Heribert Barreraren posizioa:
    Heribert Barrera izan zen ahots katalan bakarra konstituzio proiektu osoari ezezkoa ematea aldarrikatu zuena. Zergatik? Beste eragozpenak beste, Espainiako estatuak albo batera uzten zuelako estatuaren benetako izaera. Espainia osoari ezin zitzaizkion Nazio eta Aberri kontzeptuak aplikatu, zeren eta Espainiak Estatuaren egungo lurralde guztia hartzen badu, Espainia ez da nazio bat, baizik eta Estatu bat zenbait nazioz osatua. Aspaldiko garaipen militarrak eta 1939ko garaipena ez ziren aski Nazio espainola eratzeko. Konstituzioa benetan Espainiaren neurrira egina izatera, hark adierazi behar zuen burujabetza Espainiako nazioen herrietan zetzala, eta herri haiek bereizita burujabe izanik, elkartu egiten zirela Estatu amankomunean, guztien mesederako. Estatua zen bere funtzioak legitimatuak ikusi behar zituena hura osatzen duten nazioek hari espresuki eta partzialki bakarrik egindako burujabetza-lagapenen bitartez

  • Konstituzioaren erredakzioa inkoherentea da. Nazionalitate hitza azaltzen da, baina ez da zehazten zeintzuk diren nazionalitateak.

  • Caixo Sodupe jauna, aspaldico.

    Federico Krutwigi irakurturic, ondorioztatu nuen ecen Espainiaco 1978.co Constitutionearen elaboratzecotz, Stalinen recurso theorico bat valiatu behar ukan çutela. Textu Constitutionalac berac eçarcen du nationea berez dela Espainia, atchiquituta hizcunça bati, gaztelera; lurralde bati, Espainiaren barneco lurraldea; eta gobernu bati: Espainiaco Statoa. Conceptione haur da Rousseaurena, eta loratu cen Franciaco Iraulçaz gueroztic, eta gaur egun deitzen çaio natione politicoa. Conceptione totalitario edo fascista da: Napoleon, Mussolini, Rosa Diez, etc.

    Nahi ceçaqueten hura eçarri, bainan euscal resistenciari esquer, transitionea deiturico garaian, Espainia natione bacar bat beçala aurqueztea ecinezcoa cen, ecin çuten natione bacarraren axioma eçarri, Franciac ez beçala, ceren Franciac ez çuen, eta ez du, araçoric bere fascismoa lotsaric gabe practicatzecotz. Beraz espainiarrec solutione bat aurquitu çuten, non eta Soviet Elkargo communistan.

    Içan ere, nationearen conceptua problematicoa da. Nationea phenomeno exclusivoqui cultural guisa ulercen dute Ekialdeco Europan. Krutwigec berac erraiten çuen nola Allemanian documentuetan berheizten cela nazionalitat (vascoa) eta statalitat (espainola).

    Nationearen conceptu garaiquidea lothua da iraulça burguesequin eta industrialiçationeac ekarri çuen lehiarequin. Nationen arteco lehiac eraman çuen repetitzerat bethicoa: natione batzuc berce nationeen gainean imposatzen dira, eta horrela thoquietan daude natione dominanteac eta minoria nationalac. Engelsec berac consideratzen çuen minoria nationalac desaguercerat condamnatuac cirela Historiaren garapenarenaren ondorioz.

    Classe gathazcaren ikuspeguitic marxismoaren baithan natione çaphalçaileac eta çaphalduac berheiztu ciren. Hori guehiago ekialdean, ceren mendebaldean, marxista frances eta espainolac bait ciren, eta dira, ecer baino lehen frances eta espainol, eta guero marxista. Eta haiençacotz euscaldunoc eta gainonceco minoria nationalac folklore degeneratua edo desaguerrarazteco ceocer.

    Russiaco Iraulçan Leninec natio çaphalçaileen eta çaphalduen arteco gathazcac valiatu eta erabili cituen. Gogorqui criticatu çuen russiar harroqueri nationalista eta minoria nationalen escubideen alde aguertu cen, autodeterminationea cençu horretan aurqueztuz.

    Stalinec gaia ikertu çuen. Bainan aldi batean non mendebaldetic erasso gogorra aurrikusten çuten, batasun nationala lorthu behar çuten etsaiari aurre eguitecotz, eta horra hor non berheiztu çuten nationea eta nationalitatea, bigarrenari bigarren maila bateco statusa emanez. Horrela baten nationalitatea içan citequeen tartaro, georgiar (Stalin bera georgiarra cen, ez russoa), baina nationea aldiz Russia, Soviet Elkargoari atchiquituta.

    Politica pragmaticoa da, eta 1978co conjuncturan Espainiac cer bercelaco solutioneric aurqui ceçaqueen euscal resistenciac planteatzen ceraucon problemari? Stato totalitario fascista bat içaiqui, stalinismotic hartu behar ukan çuen remedioa. Hortic nationea eta nationalitateac, adiarazteco natione çaphalçaile eta çaphalduac, edo natione dominanteac eta minoria nationalac.

    Beno, hala ulercen dut nic.

    Alexandre

  • Anhitzetan erabilcen da bi national ereduen arteco dichotomia: francesa politico eta civicoa eta allemanoa ethnico eta culturala. Bainan horrec ikuspegui akastuna dakarque.

    Içan ere, nationearen oinharria bethi da ethnico eta cultural, nahiz eta bere helburua den antholaqueta politico eta civicoa lorcea, ceina eguiten bait da lehendavici dynamica cultural baten bitartez. Hori onharcen ez duenac trampa eguiten du, francesec eta espainolec beçala.

    Nationea planteatzen denean exclusivoqui oinharri politico eta civicoen gainean, dogma beçala eçarcen da axioma falso bat. Axioma horri helcen çaie fascistac, berdin socialista edo conservadore içanic ere. Statoaren Constitutionea da haiençat Legue divinoa. Eredu totalitario eta genocida da. Francesec adibidez, eçarcen dutenean euren ancestro gaulloiseac Republicaren mempeco lurralde gucietan hori axioma falso bat onharcerat beharcen ditu denac. Edo Espainiac aitatzat harcen duenean Don Pelayo, hori Andalucian adibidez impositione genocida hutsa baicic ez da. Eredu frances pseudopolitico eta pseudocivico hau fascismoarena da, eta eredu espainiarra haren copia hutsa baicic ez da.

    Nationearen oinharria bethi da ethnico. Egon daitezque, eta ba daude, ethnia ezberdinac natione politico eta civicoetan, Americaco Stato Batuetan edo Soviet Elkargoan beçala adibidez. Nationearen baithan ethnia batzuc dominante dira, nola anglosaxoiac ASB-etan edo russiarrac SE-an, eta minoria nationalac: polacoac, chinoac, belçac, bertoco indigenac ASB-etan edo tartaroac, georgiarrac SE-an.

    Francian ethnia dominantea da francesa, cein eçarcen duen natione bacarra bere Statoaren baithaco lurraldean, eta ez dituen onharcen minoria nationalac. Espainian ethnia dominantea da gaztelera erabilcen duena. Gazteleraren jathorria Vasconiaren mendebaldean cocatzen da, edo nahi bada Asturiaseco ekialdean. Gaztelera eta Gaztela peninsulatic hegoalderunz hedatu cen conquista eta birpopulatze hutsaz Andaluciaren gainean. Ondoren impossatu cen Vasconiaco ekialde subpyrenaicoan eta herrialde catalanetan.

    Hori berceric ez da: gainonceco ethnien artean gailendurico berce ethnia bat, francesa beçala, ceinac XIX. mendean Franciari copiaturico eredu national totalitarioa bere hartu çuen. Bainan euscaldunen resistencia nationalari esquer, Espainiac Soviet elkargotic hartu behar ukan çuen natione eta nationalitateen arteco ezberdinça hori. Hori gure herriaren garaipen strategico içugarri handia içan cen.

    Espainiac realitatearen aspectu batzuc onhartu behar ukan cituen. Pensa deçagun ecen, II. Republicaren garaian, Espainiac ez çuela onharcen realitate hura, eta natione bacarra onharcen çuen, Espainia. Hori da euscal resistencia nationalac Espainia franquistari arrancatu ceraucon garaipenetan handiena. Bainan ondoren cer?

    Içan ere, Historiac erakusten du minoria nationalec euren ascapeneracotz burutu behar duten lehen urhatsa renacimentu cultural bat dela. Gurean euscara eta euscal herria Pernando Amezquetarrarequin, Lazcaochiquirequin, ardogorrinaparrarequin, baserriarequin eta halaco chiquiqueriequin, edo sacrificio borrocalari abstractu batequin lothu cen, bethi ere aphaicen edo arduradun politicoen controlpean.

    Nere ustez hori da eraguile euscaldunoc eguin behar guenuqueen autocritica. Berce gucia haren ondorio da. Ez du orain valio negar eguitea eta gure gaitz gucien errua Espainiari edo Franciari egoztea, guc gueuc ascatassuna erdiestecotz ecimberceco lana eguin ez ba dugu, ceren guri eta ez berce nehori, cegoquiquegun eta dagoquiquegu gure hizcunça eta gure herria Cultural ondare europearrarequin elicatzea, gure substraiac berrescuratzea, eta Jaincoari edo Statoari eta bere legueei beguira egoteari uztea.

  • Eskerrik asko ekarpen mamitsuagatik Alexandre jauna.

  • Baita çuri ere, Sodupe jauna, gaia planteatzeagatic. Placer handia da gai hauetaz hausnartu eta haien gainean ideia batzuc ordenatzea eta adiaraztea.

    Adeitassunez

    Alexandre