Zuri eta aberatsentzako Munduko Kopa?

Gaur hasiko da Brasilgo Munduko Futbol Kopa Brasilek eta Kroaziak jokatuko duten partidarekin. Herritarren haserrea eta segurtasun neurri gogorrak tarteko, datozen egunetan zer gertatuko den ikusteko dago oraindik. 2008an brasildarren %79a zegoen Munduko Koparen alde, eta orian, gehiengoak ez du egiterik nahi. Rebelión atarian Ricardo Antunes soziologo eta unibertsitate irakasle brasildarra elkarrizketatu dute  horren arrazoiak eta egunotan gerta litekeena argitzeko. Adierazpen interesgarrienak ekarri ditut hona:

Zuri eta aberatsentzako Munduko Kopa?“2008an Lularen Gobernuaren lehenengo hilabeteak ziren, eta garapen ekonomikoa zela eta, etorkizunak itxura paregabea zuen Brasilen. Urte batzuk beranduago errealitatea aldatu egin da. Lehen Munduko herrialdea izan behar ginen, baina herritarrak konturatu ziren garapen handia izan bada ere, lanak prekarioak direla, ordaindu egin behar dela ikasi ahal izateko, lanera joateko garraio publiko garesti eta kaskarra hartu beharra dagoela…”

“Konfederazio Kopan ez zegoen beltzik ez pobrerik harmailetan; zuri eta aberatsentzako kopa izan zen, eta herritarrek ez dute hori onartzen. Hori dela eta, 2014ko Brasil ez da 2008ko hura”.

 

 Langileen protestak

“Egungo manifestazioak antolatuta dauden langileek egiten dituzte. Badakite mundu guztia Brasili begira dagoela, eta oso une aproposa izan daitekeela bestela entzungo ez ziren aldarrikapenak egiteko, FIFAri eta gobernuari ez baitzaie egoera kaotiko bat interesatzen”

“Une garrantzitsua zen hau brasilgo egoera -haserrera, iraultza giroa- ezagutzera emateko; esateko Lehen Munduko futbol zelaiak ditugun bitartean, elikadura eta garraio publikoa Hirugarren edo Laugarren Mundukoak direla”

Zer gertatuko da datozen egunotan?

“Dilma Rousseff [Brasilgo presidentea] entzun berri dut esaten ejerzitoa, polizia federala eta gainontzeko indar polizial guztiak prest izango direla partiduak edo selekzioen egoitzak egongo diren zonalde guztietan. Manifestazioak egingo dira noski, eta hauek indartsuak badira, are indartsuagoa izango da errepresioa. Dilmak esan du manifestazio baketsuak soilik onartuko dituela, baina oso zaila izango da, gehiengoak jarrera hori badu ere, badaudelako indarkeria erabiltzen duten mugimenduak, Black Block esaterako.”

“Errepresioa oso gogorra bada ondorio larriak izan ditzake, baina oso zaila da hori aurreikustea. Hala ere, nahiz eta futbol partiduekin batera manifestazio paralelo asko izan, jokalarien garraioa bermatua dagoela dirudi. Indar polizialen multzoa oso indartsua da”.

Zuri eta aberatsentzako Munduko Kopa?
brasil, futbola, Mundiala
Lander Arretxea

NIRE KONTRA ESANAK

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude