Mundua ikusteko moduak

MTgyMQ==

Txile inbidiadunen herrialdea da eta Bolivia etxea garbitzen duten emakumeena, mapa honen arabera. Espainia krisi garaian joan beharreko lekua, Alemania nazien habia, Asia hegoalde osoa supermerkatuen jabeena eta Uruguay… Uruguay Argentinako beste probintzia bat besterik ez da.

Topiko sorta handi bat da, baina grazia egin zidan hasieran, topiko guztiek bezala, egia zati bat ere bazekarrelako berarekin.

Begira orain, mapa honen arabera, nola ikusten duten poloniarrek Europa.

MTgyMg==

Euskal Herria, poloniarrentzat, eguzkia eta lana da. Alemania naziak eta neska inozoak. Italia lana pizza eta aita santua. Adriatiko ertza oporrak edo gerrak. Arabia, gerrak, petrolioa eta arabiarrak…

Mapa honetan ere, topiko segida bat topatuko duzu. Faltsua? Bai. Sinplea? Baita ere. Baina zenbat dio gure gauzak ikusteko moduaz?

Euskaldunen mundu mapa bat egin beharko bagenu, gure topiko zerrenda ikusi beharko litzateke.

Irudia | Nola ikusten dute Argentinarrek mundua? | Ezezaguna | LGPL
Irudia | Europa poloniarren arabera | Ezezaguna | LGPL