Mundua aldatzeko, diseinua

designrevolution


Ideia horrekin, eta diru oso gutxirekin, Project H Design jarri zuen martxan Emily Pillotonek joan den urtean. “Mundu mailako pobrezia, populazioaren hazkundea eta klima-aldaketa bezalako arazo potoloei ezin diegu ez ikusiarena egin. Ekologikoak baino areago, diseinu-aktibistak izan behar dugu, gauza sortzaile baino gehiago, aldaketa eragile“.

Mundu osoko ehunka diseinatzaile bolondresek osatzen duten irabazi asmorik gabeko elkartea da gaur Project H Design. (“Humanity, Habitats, Health and Happiness”). Helburua: arrakasta soziala izango duten diseinuak sortu eta ekoiztea.

Dela Los Angeleseko behartsuentzat, dela Ugandako familientzat… Gaixotu gabe edateko tramankulua, ura behar ez duten labadorak, pertsonen aurkako minen biktimentzako protesi merkeak, biberoi seguruak, lan gogorrak egiteko tresnak, bizikleta eskuragarri eta iraunkorrak…

Jende askoren bizitza aldatu eta hobetu duten 100 diseinu jaso dituzte orain liburu batean: ‘Design Revolution: 100 Products That Empower People‘.

1, 2, 3, 4, 5100 ideia harrigarri eta iraultzaile. Sinistuta daudelako diseinuak mundua aldatu dezakeela. Edo ahalko lukeela…

Publizitatea, marketina, komunikazioa, kultura.