Extinction Rebellion, mundu osoan hedatuz doan mugimendua

Extinction Rebellion, mundu osoan hedatuz doan mugimendua –

Extinction Rebellion, mundu osoan hedatuz doan mugimendua«Zientzia ikuspegi batetik nabaria da, egitateak ukaezinak dira, eta guretzat onartezina da gure seme alaba eta bilobek guk geuk sortu dugun aurrekaririk gabeko hondamendi baten ondorio latzak jasan beharra izatea. (…) Gure gobernua ere konplizea da guzti honetan, zuhurtziaren printzipioari uko egin bai dio eta ez da gai izan aitortzeko baliabide mugatuak dituen planeta batean hazkunde ekonomiko mugagabe bat aurrera eramatea ezinezkoa dela. Gobernu batek herritarrak edozer motako erasoetatik babestu eta ondorengo belaunaldien etorkizuna bermatzeko duen ardura nahita indargabetzen duenean, bere betebehar oinarrizkoenari uko egiten dio.

“Gizarte hitzarmena” hautsi da, gure eskubidea eta betebehar morala da gobernuaren utzikeria eta bere eginbeharrak ez bete izan hau saihestuaz bizitza babestera altxatzea.

Horregatik ematen diogu gure babesa Extinction Rebellion i, 2018ko Urriaren 31tik aurrera. Erabat babesten ditugu gobernuari egiten zaizkion eskakizunak egia gordina konta diezaien herritarrei. Dei egiten dugu Herritarren Batzar bat osatzeko, zientzia komunitatearekin batera lan egin dezan, nabariak diren gauzetan oinarriturik eta zuhurtziaren printzipioarekin, gauzagarria den larrialdi plan bat garatu dezan, ekonomiaren erabateko deskarbonizazio azkar baterako».

Horrela dio iazko Urrian ehun bat adituk Britania Handian sinatu zuten dokumentuak.

Bertan sortu eta mundu osoan hedatuz doan mugimendua: Extinction Rebellion

Extinction Rebellion, mundu osoan hedatuz doan mugimendua

Extinction Rebellion, mundu osoan hedatuz doan mugimendua

4 pentsamendu “Extinction Rebellion, mundu osoan hedatuz doan mugimendua”-ri buruz

  • euskaldun bat 2019-03-17 11:45

    Lehenengo aldiz entzun dut Extinction Rebellion. 16 urteko ikasle horrek sortu duen ikasle mugimendu horrekin al du zerikusia honek? Gero azkenean mugimendu hauek ere politizatuko dira eta betikoa azkenean.

  • Aitzol Azurtza 2019-03-17 17:07

    Klima aldaketarekin zer ikusia duen gizate mugimendua da. Hona azalpen laburra gizarte mugimendu hau zertan datzan (ingeleraz):

    https://en.m.wikipedia.org/wiki/Extinction_Rebellion

  • Mundu osoan inperialismoaren eragile, GKE eta mass-mediek bultzatuta hedatzen hari den mugimendua, kapitalismoaren erreforma berdea burutu eta baliabide naturalak ekologismoaren izenean are gehiago pribatizatzeko. Ez gaitezen beraien jokoan erori!

  • Betiko pitokeria sektarioak.