Miley Cyrus eta Metallica?

Miley Cyrus eta Metallica “Nothing Else Matters” –

Metallicaren bosgarren diskoaren 30. urteurrena ospatzeko formatu anitzetako berrargitalpen oroigarri bat argitaratu dute, batetik, ‘Black Album’, 30 urte jada, ‘Enter Sandman’, ‘The Unforgiven’ eta ‘Nothing Else Matters’ maisulanak. Eta, bestetik, The Metallica blacklist omenaldia sortu dute, nazionalitate eta musika estilo desberdinetako 50 artista baino gehiagorekin. Horietako bat Miley Cyrus da, cover-ak egiten aditua bihurtu dena, “Nothing else matters” abestiarekin hain zuzen ere, Elton John, Watt, Yo-Yo Ma, Robert Trujillo eta Chad Smith izan zituelarik laguntzaile, behean bideoa. Atzo, irailak 10, merkaturatzearen ondorioz konbinazio ikusgarria eman zen Live on the Stern Show saio ezagunean, elkarrekin abestiaren bertsioa zuzenekoan joz, elkarrekin Miley Cyrus eta Metallica “Nothing else matters” ikonoa interpretatuz, agian, ustez, konbinazio arraroa, baina konbinazio arrarorik ez da ia inoiz noski, fusio garaiotan gutxiago, eta esan bezala, Miley Cyrus cover-ak egiten aditua bihurtua dabil aspaldion, abeslari bikaina izanaz gainera. Primerako saioa izan zen, gustuen arabera nola ez, eta elkarrizketa eta solasaldia ere izan zuten Howard Stern-ekin, “Sad but true” ere jo zuen taldeak, hemen bideoak ikusi nahi badituzu. Jimmy Kimmel Live! saiotik ere pasa dira, elkarrizketa egin zieten eta bi abesti jo (Wherever I May Roam eta Holier Than Thou). Gozatu orain, Miley Cyrus eta Metallica:
.

Black Album diskaren Amazoneko izar bateko kritika txarrak irakurtzen …

Metallica eta Lady Gaga: Pre-Grammy entsaioan … Abu 25, 2017

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude