Michelettik, itzultzeko asmoz utzi du presidentetza

MTI3OQ==

“Ez dut jendeak hau uko egitea bezala ulertzerik nahi. Hauteskundeen antzeko mugimendua da”. Halaxe agurtu da Micheletti. Baina agurra baino gero arte bat dirudi.

“Ez diot karguari muzin egiten, denboraldi baterako urrundu besterik ez naiz egingo”, adierazi du. Eta are gehiago “beharrezkoa” izanez gero, berriz boterea hartzeko prest dagoela argitu du: “Lehen ere esan bezala diot orain ere, presidente etxera itzultzera behartuko banindu edozein egoerak, berehala egingo nuke”.

Ez dirudi beraz Micheletti, Hondurasko politikatik behin betiko desagertuko denik.

Eskerrak, bere intentzioa “gauzak erraztea” eta “oztopo ez izatea” dela…

Irudia | Roberto Michelettik ez du boteretik behin betiko urrundu nahi | zz | Creative Commons By SA
Honduras, Roberto Micheletti

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude