Fahrenheit: Michael Moore Afganistaneko gerraren amaieraz

“Fahrenheit 9/11” filmaren doako proiekzioa –

Irailaren 10ean, ostirala, 2004ko Fahrenheit 9/11 filmaren mundu osoko doako proiekziora gonbidatu nahi zaituztet. Online ikusiko dugu elkarrekin hemen nire Substack gunean, 9/11ko atentatu tragikoen 20. urteurrenaren bezperan”.

Hala iragarri du www.michaelmoore.com/a-free-worldwide-screening-of-fahrenheit bere gune eta sareetan Michael Moore berak. Eta bide batez, Moore Afganistaneko gerraren amaieraz aritu da MSNBC katean. Bere filma gerra hau ulertzeko ezinbestekoa dela ere esango nuke. Zera iragarri du, irailaren 10ean, ostirala, 2004ko Fahrenheit 9/11 filmaren mundu osoko doako proiekzioa egingo dutela, michaelmoore.com bere gunean (Substack gunean, harpideduna izan behar da). Michael Francis Moore, Estatu Batuetako film zuzendari, dokumentalgile eta idazlea, Flint-en, 1954ko apirilaren 23an jaioa. Garai horretan, General Motors enpresako lantegi gehienak zeuden Flint-en, haren familiak bertan egin zuen lan eta osaba bat sindikatu baten fundatzailea izan zen. Jatorri irlandarrekoa, Amerikako Boy Scouts-a, Michigango unibertsitatean ikasle izan zen eta bertako egunkarian idatzi zuen. 22 urterekin The Flint Voice izeneko aldizkari alternatiboa sortu zuen. 1990etik Kathleen Glynn du emazte Moorek. Alaba bat daukate, Natalie izenekoa eta 1981ean jaioa. New Yorken bizi da. “Fahrenheit 9/11” filma, 50 urteetan Canneseko Zinemaldiko sari nagusia irabazi zuen lehen dokumentala izan zen. AEBetan, People’s Choice Award saria irabazi zuen urteko film onenarengatik.

“… agerian geratu delako gure lider politiko, korporatibo eta mediatiko askok historia berridatzi nahi dutela eta bi eraso gerra justifikatzen zituen istorio faltsu-sentimentala kontatu”

Michael Moore Afganistaneko gerraren amaieraz MSNBC katean…

Fahrenheit 9/11 filmak zalantzan jartzen du Bush gobernuak Irakeko eta Afganistango gerretarako izan zituen arrazoiak. Esan zituzten gezurrak eta herrialde horietan sortu dugun zoramena erakusten du. Filmean planteatzen diren gai asko, hautesleak kentzea, beterano militarren aurkako tratu txarra, arraza eta klase arazoak, eta AEBetako militarismoa, orduan bezala jarraitzen dute gaur egun. Gaur egun politikari eta elite berdinak okerreko bide beretik garamatzate. Terrorismoaren aurkako Gerra faltsua sortu genuen, gure polizia militarrak militarizatu genituen, bilioika dolarreko zorrarekin dena ‘aberria’ deiturikoa babesteko. NSAk eta FBIk aitortzen dute gure mehatxu terrorista handiena demokrazia eraitsi nahi duten supremazista zuriak diren estatubatuar herritarrena dela. Garai ilunetan gaude beraz. Herrialde industrializatu gorenen artean oraindik bizi-itxaropen estatistiketan azkenetakoak gara, haurren hilkortasunean azkenetakoak, osasun arreta orokorrean azkenetakoak, hautesleen parte hartzean azkenetakoak, etab. Fahrenheit 9/11 filmaren emanaldi hau benetako gertaerak kontatu eta gure herrialdea, zorigaiztoko egun hartatik, espiralean nola sartu den ulertzeko da.

Michael Moore Afganistaneko gerraren amaieraz