Mesede-kateak abian jartzeko txanponak

The Social Coin proiektuak ekintza-kate desinteresatuak proposatzen ditu.  Txanpon batetan gauzatu dute mesedearen konpromesua. Behin txanpona hartuta ekintza on bat egitera gonbidatuta zaude. Norbait lagunduz gero, berari eman beharko zenioke txanpona. Horrela hasiko lirateke guztion bizitza hobetuko lukeen mesede-kateak.

the social coinProiektua abian baldin badago ere, garatzeko finantziazioa behar du. Dohaintzak eskuratzeko crowfunding kanpaina bat martxan jarri dute, hau da, denoi proposatzen digute  diru-laguntza bat egitea. Microdonazio bilketa orain dela aste batzuk abian jarri arren, jada beharren %32a bildu dute. Hala ere, helburua lortzeko oraindik bidea dute. Euskaldunei ere ekintza honetan parte hartzea eskatzen digute. Nola? Goteo webgunean gure ekarpena eginez. 10 eurorekin zure mesede-katea martxan jar zenezaken.

The Social Coin gazte kataluniar talde batek abian jarritako  irabazi asmorik gabeko egitasmoa da. Horretarako bereziki diseinatuak izan diren txanponen bitartez, neur eta jarrai daitezkeen ekimen-kate desinteresatuak sortzeko helburua du.

Enpresek zein pertsonek eskura dezake txanpon soziala, eta The Social Coin-ek ekintza desinteresatuak egiteko prest dauden pertsonen artean banatuko du. Txanpondunak, ekintza ona eginez, txanpona eman beharko du, eta horrela hasiko dira mundu guztiaren bizitza hobetuko duten mesede-kateak.

Txanpon bakoitzak bakarra den kodea du eta, The Social Coin-en web-orrian sartuz, txanponak munduko zein tokitan dagoen jakiteko aukera ematen du. Hala, ekintza desinteresatu horrek beste pertsonengan izaten ari den eragina konprobatzeko aukera emanez.

Era berean, ekintza honek, ingurumena errespetatzen du, txanpon ale bakoitza biodegradagarria baita. Bere baitan hazi bat du, bere ibilaldia amaitutakoan landa daitekeena.

Proiektua, ikasle gazteek sortua, eta jadanik finkatutako bi ekintzaileren laguntzarekin, Ashokak landutako Jóvenes Chagemakers programan irabazle suertatu da. Ashokak ekintzailetza soziala bultzatzen du, 14 eta 22 urte bitarteko gazteei iniziatiba propioak abian jartzeko aukera emanez.

THE SOCIAL COIN BIDEOA HEMEN:

Internet, Teknologia
Itxaso Ferreras

Kazetaria eta komunikatzailea. komunikatu, komunikatu eta komunikatu. Eginbeharra eta zaletasuna.

3 pentsamendu “Mesede-kateak abian jartzeko txanponak”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude