Merkel eta Sarkozy. Sarkozy eta Merkel. Bikote misteriotsu hori

Merkel eta Sarkozy

Nicolas Sarkozy eta Angela Merkel Europako momentuko bikotea dira. Guztion ahotan daude eta bien argazkiek egunkarietako azalak betetzen dituzte ia egunero. Argazki kuttunak dira; baina, zoritxarrez, ez dira unean uneko hitzak jasotzeko gai. Horregatik, irudimen ariketa gogor baten ondoren, Nico eta Angieren argazkietako elkarrizketen edukia argitzea lortu dut. Hona hemen emaitza:

Merkel eta Sarkozy

Merkel: Tira, Nico; goazen etxera, festa aspaldi amaitu da.
Sarkozy: Etxera?! Ez zaitez giro-izorratzailea izan, gaua bero-bero dago eta!

Merkel eta Sarkozy

Merkel: Carla Bruniri muxu ematen berriro ikusten bazaitut, zin dagizut txiki-txiki egingo zaitudala.
Sarkozy: Lasai, maitea, lagun-minak gara bakarrik. Badakizu, itxura… Itxura zaindu behar dut Frantziaren hobe beharrez.

Merkel eta Sarkozy

Sarkozy: Oi ene, Angie! Ez dakizu zenbat gustatzen zaidan horrelako gauzak belarrira xuxurlatzen dizkidazunean!

Merkel: Gaur ere zure gurasoen etxean bazkaldu behar dugu?
Sarkozy: Bai, baina lasai, Silvio ere gonbidatu dut otordua girotzeko.
Merkel: Ez dakit ba…

Sarkozy: Begira, Angie. Hortxe, errekatxo horren alboan eraikiko dut zuretzat Frantziako palaziorik dotoreena, o ene printzesa!

Merkel: Entzun al duzu Berlusconi horrek esan didana?!
Sarkozy: Bai. Lotsagabe hori… Lasai, ene maitea, oraintxe noa harekin hitz egitera. Egundoko jipoia emango diot eta ez da berriro horrelakorik esatera ausartuko.

Sarkozy: Aizu, Silvio! Kontuz gero nire neskari esaten diozunarekin!

Sarkozy: Ai ene, Angie! Jende honen guztiaren aurrean dantza egin behar al dugu?
Merkel: Zaude isilik, Nico, ederki ari zara eta!
Sarkozy: Zuk uste?
Merkel: Noski! Garaiera, oraingoan behintzat, zure garaiera alde duzu.

Sarkozy: Zure begiek Europako gaitz guztiak ahaztarazten dizkidate eta paradisurik basatienera eramaten naute.
Merkel: O, Niko! Hain zara samurra…! Muxuka nazazu!

Merkel: Nico, Nico, Nico… Gezurretan berriz ere?
Sarkozy: Kaka zaharra…! Ezin dizut ezertxo ere ezkutatu… Bai, egia da. Atzo Silviorekin izan nintzen berandu arte.
Merkel: Badakizu ez zaidala batere gustatzen gizon hori. Zenbat aldiz esan behar dizut?

Merkel: Zertara dator irribarre bihurri hori, maitea?
Sarkozy: Bart gauean zeneraman soineko sexi hori etorri zait burura.
Merkel: Nico, mesedez, gorde itxurak! Bileraren erdian gaude! Nire alproja kuttuna…

Merkel eta Sarkozy
Merkel, sarkozy, umorea

UDAZKEN KOLOREAK

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude