Menderatuon hizkuntza

Menderatuon hizkuntza –

Joxe Aranzabalek terminologiari buruzko bi sarrera zorrotz egin ditu Faroa blogean. Salabardoak biak dakartza, batera:

Menderatuon hizkuntza

Menderatuon hizkuntzaOharkabean bezala, gobernuek behin eta berriz bihurtzen dute hizkuntza, hitzen esanahi begi-bistakoa ezkutatzeko. Gerra ministerioak, adibidez, ea mundu osoan Defentsa ministerio izendatzen dira, gerrarako eta hiltzeko sortutako azpiegiturak defentsarako balira legez, brauek zilegiagoak egiteko gure begietara.

Edward Snowden azken urteotako barneko salatzailerik ezagunenetakoak gogorarazi digu beste bihurrikeria bat hizkuntzari dagokionez, oraingoan teknologia berriekin lotuta, eta Facebook enpresaren azken eskandaluaren harira. Hona hemen Argia aldizkaritik hartutako aipua:

“Bizitza pribatuen inguruko datu zehatzak bildu eta saltzea ardatz duten negozioak ‘bijilantziarako konpainia’ gisa izendatu ziren garai batean. ‘Sare sozial’ deitzea engainu arrakastatsuena da, Gerra Departamentua bilakatu zenetik Defentsa Departamentua”.

——————

.

Jatorrizko herriak

Argia aldizkariaren 2.593. alean irakurri diot Lolita Chávez kitxe herrien kontseiluko buruari zelan izendatu beharko genituzkeen orain arte askok herri indigenak deitu ditugun horiek. Horrela dio:

Herri indigenak baino areago, jatorriko herriak gara, antzinakoak, eta geure kosmobisioak eta bizierak ditugu. Indigena, azken finean, kolonizazioari lotutako terminoa da, ‘indio’ esateko modu goxoa.

Behin baino gehiago galdetu diot neure buruari zelan izendatu herri horiek, Kanadarrek First Nations izendatzen dituztenak, eta Lolita Chávezek emandako azalpena egokia iruditzen zait. Beraz, hemendik aurrera Jatorrizko herriak izendatuko ditut neuk ere, hizketan ari naizenean bezala idazten dudanean.

Aldaketa: Jatorrian, artikuluaren izenburuan “Jatorriko herriak” jartzen zuen, baina Txerra-ren erantzuna aintzat hartuta, ikusi dut Euskaltzaindiaren Hiztegi batuak “Jatorrizko” hobesten duela. Hori dela-eta, aldatu egin dut artikulu honen izenburua, eta baita azken paragrafoan “Jatorrizko herriak”. Aipua, berriz, dagoenetan utzi dut, horrela agertzen baita Argian.

Menderatuon hizkuntza

Menderatuon hizkuntza
Faroa, hizkuntza, mundu ikuskera, terminologia
Salabardoa

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen ditut, gure interesekoak direlakoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude