Memoria, egia eta justizia

Memoria, egia eta justizia –

Martxoaren 24a Memoriaren eguna da 1976an azken kolpe militarrak boterea hartu zuelako. Kircheneren garaian, ESMA (hemengo  atxilotze zentro ezkutu inportanteena) berreskuratu zen (orain Memoriaren Museoa da); “Obediencia debida” eta “Punto Final” legeak erori ziren; judizioak berriro ireki ziren; beste gauzen artean. Horretaz gain, ordutik hona ez da laneguna.

Memoria, egia eta justizia
Arg: El Pais

24an manifestazio handia egiten da. Hamarrak aldera, antolaketa hasten da, eta beraz, manifestazioa egun osoan zehar luzatzen da. Izan ere, jende asko doa eta dator arratsalde osoan. Hor, dantza, musika, hitzaldiak ikus daitezke; egun beltza izan arren, amak eta amonak bere seme-alaben bizitza ospatzea lortu zuten.

Aspalditik, pertsona batzuk desagertuak zenbat diren zalantzan jartzen ari dira. Ez direnik 30.000, 9.000 baizik esaten dute. Egia esan, 30.000 ikur bat da, ez dakigulako zenbat izan ziren, dena ilegala zelako. Lehenengo salaketak egin zirenean, ez ziren joan biktima guztiak beldurragatik, momentu horretan demokrazia berria zelako. Alabaina, azken urteotan, judizioei eskerrak, lekukotasun gehiago agertu ziren. Bestalde, ez zituzten bakarrik hil, umeak ere lapurtu zituzten. Orduan, bizi diren desagertu gehiago daude.

Manifestazio horretatik gehien gustatzen zaidana talde ezberdin asko joaten direla da. Esaterako, galiziarrak joaten dira Galiziako eta Espainako desagertuengatik; Espainiako errepublikanoak, hemen eta Espainian Giza Eskubideen bortxaketengatik; Etxera (A casa) taldea, Euskal Herrian preso politikoekin gertatzen dena salatuz. Beraz, nire ustez, egun hori Giza Eskubideen ikurra da, ez da gure data bakarrik, torturaren kontra dauden guztiena baizik.

Horregatik, nik ezin dut eztabaidatu zifrak zalantzan jartzen dituztenekin. Norbaitek 9000 izan zirela esaten badu, nola edo hala Estatu terrorismoa justifikatzen du. Bat bakarrik gehiegi da: Argentinan, Espainian, Euskal Herrian  edo edozein lekutan. León Giecok abesten duen bezala “La memoria despierta para herir / a los pueblos dormidos / que no la dejan vivir / libre como el viento”.

Horregatik, memoria, egia eta justizia eskatzen ditut, berriro ez errepikatzeko.

Memoria, egia eta justizia

 

Eskola publikoko irakaslea naiz

Zer duzu buruan “Memoria, egia eta justizia”-ri buruz

  • Mariana: gustura irakurtzen ditut zure idatziak. Baina gaurkoan atsegin handiagoz irakurri dut. Benetan hoberena eman duzu.
    Eta kantua, bikain bikaina.