Memoria: norbaiten lehen aldia beti

Memoria: norbaiten lehen aldia beti

Mikel Iturriak Harrikadak blogean.

Juduen holokaustoa eta gure iragan hurbila.
El bandoneón hay que tocarlo con un poco de bronca, de violencia. Hay que golpearlo, pegarle, exigirle todo. Yo no concibo a alguien que toque el bandoneón como si fuese un nenito que esta haciendo pis; hay que tocarlo con todo lo que uno tiene adentro. No se lo puede tocar como un clavicordio; hay que emplear otro tipo de fuerza, es algo mas físico. Como dice el gordo Federico, hay que tocarlo con todo el peso del cuerpo. No hay que tocarlo como dicen algunos fanáticos técnicos, abriendo y cerrando. Cerrando, jamas se podrá frasear el bandoneón; no podes hacer nada. Yo diría que ni el diez por ciento de las notas que toco las toco cerrando. Empleo el cerrando simplemente por una necesidad de respirar con la jaula, pero el noventa y cinco por ciento de las notas, cuando tengo que cantar una melodía, la tengo que cantar abriendo. Porque de esa manera se goza lo que se toca. Cerrando no se goza un pirulo, cerrando el bandoneón es cero, nada.

Juduen holokaustoari buruzko pare bat liburu irakurri ditut otsailean zehar. Lehenengoa Auschwitz-etik bizirik irtendako Ruth Klüger-en «Seguir viviendo», bigarrena Europako juduen suntsipena aztertu zuen Raul Hilberg-en «Memorias de un historiador del Holocausto».

Bere bizipenak kontatzeko tenorean Klüger-ek ez du batere tonu epiko edo heroikorik erabiltzen. Kontrara hauxe dio:

Hilberg-ek bere inbestigazioak aurrera eramateko izandako traba eta komeriei buruz idatzi zuen liburua. Haren tesia hainbatek ez zuelako gustuko, judutar komunitate ofizialak barne: The Destruction of the European Jews (gaztelaniaz, La destrucción de los judíos europeos).

Biek ala biek tonu gordin samarra erabiltzen dute, beraz.

Vienan jaio eta bertan pasa zituzten lehenengo urteak. 1926koa zen Hilberg, 1931koa Klüger. AEBetara egin zuten ihes familiek eta mundu akademikoa izan zuten ogibide biek.

Hilberg-en gurasoek eta berak ez zituzten kontzentrazio-eremuak ezagutu, lehenago egin zutelako hanka. Europara bueltatu zen Bigarren Mundu Gerraren azken hilabeetan AEBetako soldadu gisa. Naziek Klüger-en aita eta anaiordea hil zituzten; amarekin batera lortu zuen onik ateratzea eta Atlantikoa zeharkatzea.

Atzo gauean Josu Goikoren txio hauxe irakurri nuen.

Nik uste dut beste erremediorik ez dugula.

Aste honetan bertan hainbat kontu gogoratu ditugu: 2003an Euskaldunon Egunkaria itxi zutela, 2002an Eduardo Madinaren aurkako atentatua… eta 1992ko Santanderreko atentatu bat.

Santanderren auto-bonba bat jarri zuen ETAk eta hiru hiritar hil zituen. Silvia Gómez Ríos-ek 18 urte zituen, Jesús anaiak 16. Gurasoak galdu zituzten (Eutimio Gómez eta Julia Ríos).

2015ean gutuna idatzi zion Iñaki Rekarteri, honek liburua kaleratu eta telebistan Evolek eginiko elkarrizketaikusi ondoren. Bere garaian ez nuen testua irakurri. Orain leitu dut COPEn eginiko elkarrizketa hau entzun ondoren.

Gurasoak hain gazte galdu ondoren, anaia istripuz hil zitzaion Silviari.

Bueltatu gaitezen hasierako kontuetara lerro hauek amaitzeko. «Auschwitz ikusten» erakusketa paratu dute sei hilabetez KMn. «Auschwitz-etik haratago» jarduera zikloa ere antolatu dute. Kosta egiten da ulertzea euskararen presentzia hain urria izatea (soilik bisita gidatuak?).

Memoria: la primera vez de alguien, este apunte en castellano.

Bonus track: Astizen erantzun hau.

Memoria: norbaiten lehen aldia beti

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, geure interesekoak direlakoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude