Maxim Dmitriev, lehen fotokazetarietako bat

Maxim Dmitriev

Dailymail egunkari britainiarrean irakurri dut Maxim Dmitrieven inguruko erreportaje txiki bat. Errusiarra fotokazetaritza generoaren sortzaileetako bat dela azpimarratzen dute. XIX.mende amaierako argazkiak ikusi daitezke, errusiar iraultzakoak, baita ondoren eman zen gerra zibileko bat edo beste. Lau armada sortu ziren Errusian 1917ko altxamenduaren ondoren: zuria (Tsarraren aldekoak), berdea (baten edo bestearen alde egiten zuten nekazari taldeak), gorria (boltxebikeak) eta beltza (anarkistak). 1917-1923 bitarte iraun zuen guda hark.

Maxim DmitrievDmitrieven argazki gehienak Volga ibaiaren erriberan egindakoak dira (albistean agertzen direnak bederen), eta aspaldiko Errusia hartako aurpegi ezberdinak islatzen ditu: landa eremuko langileak, armada zuriko ofizialak, azoka bat, Errusiako lehen autoa, nekazari familiak, ortodoxoak…

Argazkiei begira umea nintzela gustura asko irentsi nuen eleberri batekin oroitu naiz: Migel Strogoff, Tsarraren postaria; zenbait komeria pasa behar izan zituen Errusia amaigabea zeharkatzen sartaldetik sortaldera, Ural mendikatea, bide lapurrak, gatazkak… Dmitriev irudikatu dut 1895.urtean, batek daki ze neurri eta pisuko kamera bizkarrean hartuta, alde batetik bestera nola edo ahala iristen, herritarrei irudiak eskaintzeko. Askorentzat ziurrenik, ikusiko zituzten lehen irudi grafikoak, gainera; eta horrek sekulako balio erantsia ematen die argazkiei.

Maxim Dmitriev
Errusia, Fotokazetaritza, kazetaritza, Maxim Dmitriev, XIX-mendeko irudiak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude