Matrix 4

Matrix 4 trailerra –

Matrix 4 trailerra

Matrix 4 filma desiratua abenduak 17an estreinatuko da zinemetan eta HBO Maxen, hala adierazi dute azken orduetan, eta azkenean, filmaren irudi ikusgarri eta lehen trailer bikainarekin ere gozatzeko aukera izan dugu. 2021eko abuztuan CinemaCon-en baieztatu zen laugarren filmak The Matrix Resurrections izena izango zuela ofizialki, filtrazio batek kontua bolo bolo zekarren arren. Lehenengo trailer hau CinemaCon hartan ikusi zen, abuztuaren 24an, eta gabonetarako iragarri zen filmaren estrenaldia. Irailaren 9an kaleratu dute trailerra eta hemen duzu ikusi ez baduzu. Gehienok ez genuen Matrixera itzultzea espero, eta ni desisatzen nagoena aitortu beharrean naiz. Warner Bros-ek Lana Wachowski du filmaren gidari (idazleak Lana bera eta David Mitchell eta Aleksandar Hemon). Protagonistak Keanu Reeves, Carrie-Anne Moss, Jessica Henwick, Neil Patrick Harris, Yahya Abdul-Mateen II,… (Laurence Fishburne eta Hugo Weaving ez omen dira oraingo honetan filmean izango). Atzerapen gehiagorik gabe, hona hemen The Matrix Resurrections trailerra.

Matrixlau trailerra

Seriefiloa naiz.