Marrakex: erregimen marrokiarraren mesederako atentatua

Jamaa-El-FnaEkintza kriminal argi eta garbia da. Atentatua da“, esan du telebistan Kalhid Naciri-k, komunikazio ministro eta gobernuaren bozeramale denak,  Marrakex erdia astindu duen leherketa deskribatzeko.

Jamaa El Fna plazan aurkitzen den Argana kafetegia hautatzean, jatorri desberdinetako turistez bete ohi dena, terroristek ez zituzten turistak soilik helburu (14 lehen hildakoetatik, 11 dira atzerritar eta behin behineko bilana baizik ez da oraindik), turismo marrokiarraren ardatz dena erasotu nahi izan dute.

Jamaa El Fna izango da seguru asko kanpoan ezagunena den leku turistikoa, sinbolikoena ere bai. Jamaa El Fna kolpatzea, turismo marrokiarra osorik kolpatzea da.

Mezu bat da, beraz. Autokrazia alauita behera bota ezinik, kalte handiena egin dezaketen lekuan kolpatu dute terroristek. Turismo marrokiarrak bazituen lehendik ezustekoak errebolta arabiarrak zirela eta. Turistek ez dakite Tunisia eta Egipto gainerako herri arabiarretatik bereizten. Gaur, zalantzan diren askok, beste turismoleku batzuk hautatuko dituzte, gure zalapartetatik urrun.

Eta hala, atentatu hau egin duten egile intelektual eta materialak, pisua askatu beharrean zen gobernu autokratikoaren aliatu estrategiko gertatzen dira. Orain gobernuak lasaitasun handiagoa du hitz emandako aurrerapenak atzeratu edo bazterreko, betiereko terrorismoaren aurkako borroka dela eta. Ekintza kriminal honi esker, atokrazia alauitak denbora irabaziko du. Geu loturik mantentzeko denbora.

Demainonlinetik egilearen baimenarekin

 

Gaur egunean, Demainonline albistari digitala zuzentzen dut, nire herrian Marokon.