Marokoko eta Espainiako monarkien konparaketa

Marokoko eta Espainiako monarkien konparaketa

Marokoko eta Espainiako monarkien konparaketa

“Nor uste du dela Marokoko erregeak, herrialde handi horretako ondare eta bizitzen jabea?”, dio “kazetariak”. Ondoren honakoa gehitzeko: “Espainian Erregearen argazkiak erretzen dira, Erregea urkatuta ageri den postalak argitaratzen dira, Erregea iraintzen da eta Erregeak ez du barkamena eskatzeko exijitzen. Pasaporteak ez dira Erregearen barkamenean oinarritzen”.

Ez noski, ez pasaporteak, baina Espainiako erregea ere bada nonbait bertako biztanleen jabe, edo bertako biztanleen ondarearen edo askatasunaren jabe, behinik behin. Ussiak aipatzen dituen ekintza horiek garesti ordaintzen baitira hemen. Oso garesti.

Otegiren kasua gogoraratu geniezaioke La Razoneko iritzi emaileari. Auzitegi gorenak 15 hilabetetako kartzela zigorra ezarri baitzion “erregea iraintzeagatik”. Gerora kondenaren betearazpena bertan behera utzi bazuen ere.

Gironako bi gaztek 2.730 euroko isuna ordaindu behar izan zuten, erregearen argazkiak erretzeagatik. Eta Puerto Realeko alkateak 6.840 euro ordaindu behar izan zituen. “Ustela” eta “lizun baten semea” deitzea izan ziren, azken honek eginiko delituak.

Eta badira kasu gehiago. Monarkia beti baita monarkia, hemen eta Marokon.

Irudia | Juan Carlos erregea | daquella manera | Creative Commons By SA
Marokoko eta Espainiako monarkien konparaketa
Monarkia

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude