Maradona hil da [Bideoak]

Maradona hil da! –

1960-2020

Diego Armando Maradona

Diego Armando Maradona, (Lanús, Buenos Aires, 1960ko urriaren 30a – 2020ko azaroaren 25a), Pelusa ezizenez ezaguna, futbolari eta entrenatzaile argentinarra gaur eguerdi aldera hil da bihotzekoak emanda etxean zela. Azaroa haseran ebakuntza egin zioten buruan odol isuri bat izan zuelako. Historiako futbolari hoberenetakoa, bere jokalari ibilbidean Argentinos Juniors, Boca Juniors, Bartzelona, Napoli, Sevilla eta Newell’s Old Boysen aritua. Garaipenik handienak, bi Scudetto eta UEFA Kopa bat Napolirekin, Argentinako selekzioarekin 1986ko Munduko Futbol Txapelketa irabazi zuen. Denetara 91 partida jokatu zituen selekzio absolutuarekin eta 34 gol sartu. 2010eko Munduko Futbol Txapelketan entrenatzaile bazala ere zuzendu zuen Argentinako selekzioa. Droga eta doping kontuek askotan lohitu zituzten bere ibilbidea eta garaipenak. 1991n doping kontrol batean kokainarekin positiboa eman ostean, 15 hilabetez futbolean jokatu gabe egon behar izan zuen. 1994an, berriz, Munduko Futbol Txapelketatik egotzi zuten beste positibo batengatik. Zelaietatik kanpo, harreman estua zuen Hego Ameriketako politikari askorekin, Hugo Chavez, Evo Morales, eta batez ere Fidel Castrorekin. Castroren egun berean hil da Maradona, lau urte zehatz geroago. Futboletik erretiratu eta gero, kokaina eta alkohol kontsumoak osasun arazo larriak eragin zizkion. Boca Juniorsen museoan, haren omenezko monumentu bat dago eta mirespena, kasu batzuetan, idolatria bihurtu da: horren muturreko adibidea Eliza Maradonianoa da, Diego jainkotzat duena. Parodiazko erlijio horren jarraitzaileentzat 1961. urtea D.O. (Diegoren ondorengo) 1. urtea da.

,, ,…

D10S

+

Maradona zendu da

Diego Armando Maradona, (Lanús, Buenos Aires, 1960ko urriaren 30a – 2020ko azaroaren 25a), ezizenez Pelusa, futbolari eta entrenatzaile argentinarra hil da.

3 pentsamendu “Maradona hil da [Bideoak]”-ri buruz

  • Goian bego!

  • Argentinarra naiz eta Buenos Airesen bizi naiz. Asteazkenetik negar egiten ari naiz. Ezin dut sinestu. Maradona pertsona handia izan da. Napolesen zegoenean, ume txiro batek dirua behar zuen ebakuntza baterako. Fifari eta Napoliri esan zien “amistoso” bat egiteko dirua lortzeko. Ezetz san zioten. Beraz, umearen etxearen aurrean belarrik gabe “potrero” batean partidua hark berak antolatu zuen.
    Gaur irakurri dut Platiniri eta Blaterri ustelkeriagatik salatu egin dietela. Hau Maradonari omenaldi onena izan da.

  • Maradona pertsona handia izan da:
    https://twitter.com/IzaroAndres/status/1332394737869926400
    “argi dekogula futbolari famatu batek bortxatzen edo jotzen bagaitu”

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude