Manuel Fraga: Etxean demokrata, atzerrian frankista

FragaIgande gauean Manuel Fraga hil zen, Espainiako politikako pertsona aski ezaguna, eta egunkariek berehala eman zuten gertakariaren berri, bai Espainian, baita nazioartean ere. Bitxia da nola jaso duten berria toki batzuetan eta besteetan. Alde batetik, Fraga Frankismoaren zerbitzura lan egin zuen politikaria zela nabarmentzen dute nazioarteko hedabideetako titularretan. Espainiakoetan –eskuindarretan, batez ere–, bestetik, demokraziaren bultzatzaile eta konstituzioaren aitatzat jotzen dute.

Los Reyes destacan su condición de ‘gran servidor del Estado’ (El Mundo)

Fraga, el tercer ‘padre’ de la Constitución que fallece (La Gaceta)
Manuel Fraga es el tercero de los siete ponentes encargados de redactar la Constitución de 1978 que ha fallecido, después Gabriel Cisneros y Jordi Solé Tura. El exministro del régimen franquista, exdiputado, exsenador y expresidente de la Xunta de Galicia, que ha muerto a los 89 años, era el mayor de todos ellos.

Figura clave de la historia de España y padre de la Constitución  (La Gaceta)
El presidente fundador del Partido Popular, Manuel Fraga, que ha fallecido hoy a los 89 años, ha sido una figura clave en la historia reciente de España, no en vano tuvo un papel decisivo durante la dictadura, la transición y la democracia, en la que trabajó de forma decisiva como padre de la Constitución.

El Diario Vascoren albisteko lehen paragrafoan honakoa irakur daiteke: “Manuel Fraga, eskuinaren erreferente handia, trantsizioko gizon nagusietako bat eta Konstituzioaren sortzailea, bere Madrilgo etxean hil da gaueko 10:30ean”. Eta La Vanguardiak, ondokoa: “Partidu Popularraren presidente sortzailea (…) 1976an Alianza Popular sortu zuen eta Espainiako Konstituzioa idazten lagundu zuen. 1990 eta 2005 bitartean Galiziako Xuntaren buru izan zen”.

Demokraziaren bidea eraikitzen lagundu izana eta Espainiako konstituzioaren osaketan parte hartu izana ez dira nahikoa diktadura garaian egindako bidegabekeriei garrantzia kentzeko. Beti bezala, norbait hiltzean, bat batean pertsona hori santu bihurtzeko joera dugu. Garak Fragaren zenbait aipu triste ederki jasotzen ditu.

Atzerrian, Frankismo hitza titularretan aipatzean, irakurleari informazio garrantzitsua ematen zaio berria eta batez ere pertsonaia azkar identifikatzeko eta kokatzeko, frankismoa Espainiako eta Europako historiako aldi garrantzitsua izan baitzen. Ulergarria da. Baina behin azpi-titularretara pasata, ez dute Fraga  Espainian bezain ondo tratatzen.

Spain Franco-era politician Fraga dies, aged 89 (BBC, EB)
Manuel Fraga Iribarne had made no apology for serving under Gen Franco.
Manuel Fraga Iribarne – the last surviving senior politician from General Franco’s era in Spain – has died at his home in Madrid, aged 89.

Manuel Fraga Iribarne, Aide of Franco and Spain Political Force, Dies at 89 (New York Times, AEB)
Manuel Fraga Iribarne, who founded Spain ruling conservative party and ignited divisive reactions as the last surviving minister from Franco’s right-wing government, died Sunday at his home here. He was 89.

Manuel Fraga, Franco’s last man standing, dead in Madrid (The Daily Telegraph, EB)
Manuel Fraga, the last Spaniard to serve as a minister in Gen Francisco Franco’s regime, has died.

Deigarria da, bestalde, Granma egunkari kubatarrak Fragari buruz aipatzen duena; tira, aipatu baino gehiago, aipatzen ez duena. Albiste osoan zehar, ez dio aipamen bakar bat ere egiten Fragak frankismo garaian egindako lanari. Berdin-berdintsu TeleSUR telebista latinoamerikarrean.

 

3 pentsamendu “Manuel Fraga: Etxean demokrata, atzerrian frankista”-ri buruz