Maiatzaren 1eko enparantza

Maiatzaren 1eko enparantza –

Nire auzoan enparantza txiki bat dago, Primero de Mayo du izena. Buenos Airesera bizitzera etorri nintzenean, han jolasten nintzen. Eta orain txakurrarekin joaten naiz paseatzera. Auzoko enparantza bat izan arren, istorio bitxi bat dago horren gainean.

Maiatzaren 1eko enparantzaEnparantza dagoen lekuan hilerri bat zegoen, “cementerio de los disidentes” (horra eramaten zituzten katolikoak ez zirenak). Plaza egitea erabaki zutenean, ez zituzten gorpu guztiak kendu. Bai, irakurtzen duzuen bezala. Nire ustez, hortik  inpresioak etortzen dira. Joaten bazarete, plaka batzuk ikusiko dituzue: Almirante Brownen emazteak berea dauka, hor zegoelako (edo dago?); Malvinasen hildakoen plaka; langileek beste bat daukate; Agustín Toscok (antzinako sindikatuetako buru bat, Cordobazon parte hartu zuenetako bat) berea zeukan, baina enparantza berritzean, kendu zuten; espaloian desagertu batzuek berea zuten (Buenos Aireseko kaleetan desagertuek beraien plakak dauzkate).

Hortaz aparte, Primero de Mayo deitzea ondo iruditzen zait, langileen auzo batean dagoelako. Lehen igandero mutilak joaten ziren futbola jolastera; betidanik “potrero” bat (futbola jolasteko leku bakuna) zegoen atzean. Hala ere, berritu zutenetik, leku hori kendu zuten eta leku txiki batean egin zuten futbola jolasteko ( futbol 5ean ere ezin da jolastu) eta saski bat saskibaloia jolasteko jarri zuten. Baina Buenos Airesen, jendeak nahi duena egiten duenez, mutilek atzean dagoen lekua erabiltzen jarraitzen zuten. Beraz, lurra  badenak egiteko jarri zuten.

Baina ez da hori bakarrik. Paradoxa bat dago enparantza horretan. Kalean bizi den jendea denbora pasatzera joaten da mahai txikiak eta eserleku batzuk daudelako. Batzuetan, pertsona batzuk ondo lo egiteko joaten ziren belarretara (bai, egunean zehar, Buenos Aireseko enparantzak gauero ixten direlako). Alabaina, gobernuari hori ez zaiola gustatzen uste dut.  Arkitektura txiroen kontra erabiltzen dutenez, lurra egunero urez betetzen dute; hori ez da ureztatzea, lokaztea baizik. Hain mesfidatia naiz, amak galiziarra dirudidala esaten duela; baina Lula epaitzean, Sergio Morok (Brasilgo epaile batek) esan zuen bezala, “ez daukat frogarik, baina seguru nago” txiroak ez gelditzeko egiten dutela.

Uste dut Argentinako egoeraren alegoria egin nahi izango bagenu,  enparantza hori erabil genezakeela, langileen klasea hilerrira bidaltzen ari direlako; gainean, ahal dutenak jolasten jarraitzen dute.

Maiatzaren 1eko enparantza

 

Eskola publikoko irakaslea naiz